• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Iruzur berriak Sarean

2012-03-23 miscellaneous

Argazkiak elkarbanatzen dituzte; baina aldez aurretik irudi horien egile eskubideak ongi baino hobeto lotuta dituzte, ondoren hauen erabiltzaileak gertutik jarraitu eta salatzeko.

Mota guztietako iruzurtiak ezagutu izan ditugu. Internetekin batera, baina, ‘espezie’ berriak sortu dira, bizkorragoak. Sarean aurrera eramateko moduko makina bat tranpa asmatu dituzte, beti ere poltsikoak betetzeko. Ezagunena Phising deritzona da eta banketxeen webguneak klonatzean datza. Ziberlapurrek zure banketxearen atariaren kalko bat garatzen dute, eta honela, gune horretan saioa hasten duzunean, zure erabiltzaile izena eta pasahitza eskuratzen dituzte.

Baina badira beste hacker batzuk iruzurra makillatuta enpresa legal baten antzera lan egiten dutenak; buruari pixka bat gehiago eragin eta egile eskubideetan oinarrituz iruzur mota desberdin bat jarri dute martxan: argazkiak alokatzen dituen negozio ‘legala’ sortu dute. Esate baterako, argazkiz eta irudiz jositako datu basea duen webgune bat garatzen dute. Argazki hauen guztien egile eskubideak web orrialdearen jabe den enpresa ustez legalak ditu, eta diru truke alokatzen dizkie web garatzaileei. Ondorioz, alokairua ordaintzen duen webmaster bakoitzak bere orrialdean irudiak txertatzeko aukera izango du. Honaino, dena legala. Baina badator tranpa.

Iruzurtiek sarean irudiak eta fitxategiak banatzeko erabiltzen diren aplikazio eta zerbitzarietara beraien argazkiak igotzen dituzte. Honela, beraien egile eskubideak dituzten argazki eta irudiak Sarean zehar sakabanatzea lortzen dute. Horrenbestez, web garatzaileei zuzendutako iruzurraren amua prest dago. Web garatzaileek, euren guneen diseinua osatzeko, Interneten eta fitxategiak elkarbanatzeko aplikazioen bidez argazki eta irudi interesgarriak bilatzen dituzte. Honela, ohartu gabe, aipatutako egile eskubideak dituzten argazkiekin egiten dute topo eta erabili egiten dituzte egile eskubideak urratzen ari direla jakin gabe.

Azken pausoa falta da soilik. Hackerrek Sareko webguneak eskaneatzen dituzten programak garatu dituzte. Modu honetan, beraien argazkiak non eta noren esku dauden jakiteko gai dira. Argazkiaren erabiltzaileak ez badu zegokion alokairua ordaindu… zast! Ziberlapurrak erabiltzaile horrekin edo bere enpresarekin jarriko dira harremanetan, eta izugarrizko diru kantitate handia eskatuko diote salaketa ez jartzearen truke. Gehienetan, epaiketak saihesteko, eskatutako dirua ordaintzen dute ‘biktimek’.

Honelako tranpetan ez erortzeko, komeni da gauza bat argi izatea: lizentzia idatzita ez duen edozein argazkik edo irudik egile eskubide guztien babesa dauka de facto. Hau da, Copyright lizentziapean daude. Ondorioz, hauek erabili nahi baditugu, jabearen baimena beharko dugu. Horregatik, beste lizentzia mota bat duen materiala erabiltzea da egokiena, Creative Commons adibidez. Beraz, webgune bat garatzerako garaian, search.creativecommons.org bezalako orrialdeak balia ditzakegu irudiak aurkitzeko, gure beharren arabera gauzatuz bilaketa eta etorkizunean arazorik izango ez dugula ziurtatuz.

Publikazioa: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1903

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua