• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Google glass

2013-06-17 miscellaneous Uncategorized @eu

Google Glass

Aspaldi utzi zion Googlek bilatzaile huts izateari. Oraingoan, garatu dituen betaurreko digitalez ariko gara, antza, 2013 amaieran merkaturatuko dituenak. Proiektu erakargarri bezain beldurgarria

Googlek eskaintzen dizkigun ehunka produktu eta zerbitzuetako gehienak doakoak dira edo, behintzat, ez dugu dirurik ordaintzen trukean; baina bada ordainik, jakina. Izan ere, zerbitzu hauen erabileraren bitartez, guri buruzko informazio pila helarazten diogu Googleri, pribatutasuna galtzen dugu, eta haiek publizitate zuzen eta egokitua egiteko erabiltzen dute.

Oraingoan, Mountain View konpainiak egin du urratsa: Google Glass proiektua. Orain dela urte batzuk eduki genuen asmo honen berri, baina aurten zabaldu dira betaurreko digital hauen funtzionamendua erakusten duten lehen bideo ofizialak. Badirudi kasik erabat garatuta dituztela eta urte amaierarako eskuragarri izango direla.

Itxura minimalista dute. Eskuineko begian, pantaila txiki bat daramate, betaurrekoei eskatzen diegun guztia ikusi ahal izateko. Softwareari dagokionez, Android dute instalatuta eta, beraz, helburua zera da: gure tabletarekin edo smartphonearekin funtzionatzen dugun moduan funtzionatzea betaurreko hauekin ere, baina aginduak ahotsa baliatuta ematea.

Horrela, “Ok glass” hitz gakoak esan ondoren, zer egin nahi dugun adierazi beharko diegu betaurrekoei. Esate baterako, argazki bat atera nahi badugu, “Ok glass. Take a picture” izango litzake esaldia, eta betaurrekoek momentuan ikusten dugunaren argazki bat aterako lukete. Ez hori bakarrik: jarraian “OK glass. Share with Facebook” esanez gero, automatikoki gure Facebook profilera igoko du irudia.

Esan bezala, dirudienez, gaur egun smartphonearekin egiten dugun guztia egiteko gai dira edo izango dira betaurreko hauek; teknologiaren erabilpenean aurrerapauso ikaragarri eta beldurgarria izan daiteke. Ikaragarria, eskaintzen duten zerbitzuarengatik, argazki bat atera eta elkarbanatzearena adibide hutsal bat besterik ez baita. Googlek promozio bideo batzuk sareratu ditu, eta bertan Hangoutak (Google Plusek eskaintzen dituen bideokonferentziak) nolakoak liratekeen ageri da: kasu honetan kamera ez dagoenez gure aurpegira zuzenduta, bideo txataren beste aldean dagoenak guk ikusten dugun gauza bera ikusiko du; aukera dibertigarria benetan. Kotxeko GPS erabilera ere eman diezaiekegu eta, hala, jarraitu beharreko bidea gure eskuin begiarekin ikusiko dugu.

Hasieran aipatu dugunez, Googleren negozio eredua erabiltzaileei buruzko informazioa bildu eta hau publizitate zuzen eta kasik pertsonalizatua egiteko erabiltzean datza. Beraz, 24 orduz betaurreko hauek jantzita eramanez gero, pentsa zenbateko informazio bolumena igorriko diogun Google erraldoiari!
Pribatutasunaz ari garela, kontuan hartu behar dugu, baita ere, norbaitek betaurreko hauek jantzita daramatzanean ez dagoela modurik jakiteko besterik gabe jantzita ote dituen ala, aldiz, bideo bat grabatzen ala irudiak hartzen ari ote den. Seattle-eko taberna batean, esaterako, debekatu egin dituzte jada eta Sarean Stop The Cyborgs webgunea sortu dute. Informazioa ez ezik, Google Glassen aurkako kamisetak egiteko irudiak eta tabernetan betaurrekoak debekatuta daudela adierazten duten kartelak egiteko materiala dago eskuragarri atari honetan.

Horrenbestez, etorkizuna ez du erraza izango eta aditu batzuek iragarri dute Europar Batasunak onartutako pribatutasun legeekin arazoak izango dituztela.  Ikusteke. Momentuz, webgune ofizialean aurki dezakegu informazio gehiago.

Publikazioa: http://www.gaztezulo.com/artikuluak/google-glass

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua