Appleek iPhone 5S eta 5C aurkeztu ditu. Orain arte bezala, etorkizunerako oinarriak ezarri nahi izan ditu Steve Jobs eta Steve Wozniakek sortutako enpresak. Hardware aldetik, kamera eta prozesadoreari eman diote garrantzi handia, 64 biteko prozesadorea duen lehen smartphonea bait da 5S modeloa. Dena dela, hau ez zait harrigarria iruditu, ordenadoreek izandako garapena ikusita, naturala bait da […]
Hilabetero Gaztezulon idazteko aukera dut. Oraingoan, sarean beste zatitxo bat edukitzeko aukera eman didate eta ez dut desaprobetxatu nahi. Horregatik, aldizkarian bezala, blog honetan albiste batzuk idazteko aukera izango dut. Jadanik www.aldakur.net helbidea duen blog bat dut, eta honekin batera martxan mantenduko dut. Ezagutzen ez didazuenentzako, Informatika Ingeniaritza Teknikoan titulatua naiz (EHU) eta Software librean […]
Aspaldi utzi zion Googlek bilatzaile huts izateari. Oraingoan, garatu dituen betaurreko digitalez ariko gara, antza, 2013 amaieran merkaturatuko dituenak. Proiektu erakargarri bezain beldurgarria Googlek eskaintzen dizkigun ehunka produktu eta zerbitzuetako gehienak doakoak dira edo, behintzat, ez dugu dirurik ordaintzen trukean; baina bada ordainik, jakina. Izan ere, zerbitzu hauen erabileraren bitartez, guri buruzko informazio pila helarazten […]
Beste post batean, abiarezle bat sortzeko modu bat azaldu nuen. Oraingoan beste modu bat aurkeztuko dut. Azken finean, modu grafikoaren atzean dagoena ikasteko. Kasu honetan, Android Studio-rentzako abiarazle bat. $ sudo gedit /usr/share/applications/Android-Studio.desktop Fitxaetgian honako datuak idatzi: [Desktop Entry] Version=1 Type=Application Terminal=false StartupNotify=true Icon=/home/aldakur/android-studio/bin/idea.png Name=Android Studio Comment=Programming IDE Exec=/home/aldakur/android-studio/bin/studio.sh Categories=Application;Development; Noski, datua hauek sortu nahi […]
Microsoft-ek Skype 4.2 bertsioa aurkeztu du. Ez dira eguneraketa handiak egin, eta Windows eta MAC OS sistemen bertsioekin konparatuz penagarria da Skyperen interfazea, baina errore dexente zuzendu dituzte eta gure lagun eta familiarekin komunikatzeko aukera izaten jarraituko dugu. Gogoratu, Skype ez dela software librea, baina bideo komunikazio munduan erabiliena da. Instalazioa oso erraza da. – […]
Aurreko postan modu sinple batean Software librea zer den azaldu nuen. Ez dakit honen inguruan zenbat post idatziko ditudan, baina nire helburua jendea beldurra kentzea eta bere ordenagailuan Linux motako sistema eragile bat instalatzea izango da. Baina horretarako asko falta da. Sistema eragileaz aldatzea ez da gauza zaila, baina sistema berri […]
Geeksphonek aurkeztu duen bezala, hurrengo astetik aurrera FirefoxOS duten lehen gailuak eskuragarri izango ditugu. Keon eta Peak hain zuzen. Ez dira gailu oso potenteak, ondorioz prezioa ez da soso “altua”. Keon 91€ + BEZa. Peak 149 + BEZa. Denda: http://shop.geeksphone.com
Zeelanda Berrian eta ikuskizun polemiko samar batekin aurkeztu zuten urtarrilean Mega zerbitzua, Megaupload ordezkatzera eta hodei konputazioa irauli nahian datorrena Urtebete igaro da Megaupload zerbitzu ospetsua itxi zutenetik. Egile eskubideen denfentsan oinarrituta, Ameriketako Estatu Batuetako FBIak Kim Schmitz –Kim Dotcom ezizenaz ezaguna–, eta proiektuaren beste sortzaileak kartzelara bidali zituen; eta zerbitzua bertan behera utzi, noski. Hilabete […]
Google plus sarean Teknoeus izenarekin euskal komunitate bat sortu berri dut. Komunitatean aipatu dudan bezala, teknologia gustokoa dugun (Software & Hardware)  euskaldunak biltzea da nire asmoa. Software eta Hardwarearekin lotura duen edozer gaiaz hitz egin daiteke. Jendea parte har dadila animatu nahi dut. Linux, Windows, iOS, Android, Windows Phone, FirefosOS, Tablet, Smartphone…. nahi duzuenari buruz hitz […]