Ubuntu 8.04 Hardy Heron LTS eskuragarri
2008-05-08 Sailkatugabeak
Jadanik, gure makinetan Hardy Heron, ubunturen azken bertsioa, instalatzeko aukera dugu. Gainera, bertsio hau LTS (Long time suport) da, beraz, 3 urteko soportea izango dugu. Ekartzen dituen berrien artean, nabarmenak, edo behintzat neri gehien gustatu zaizkidanak, Brasero eta Trasmision dira. Braserorekin, gure cd -ak kopiatu, sortutzeko aukera izango duzue,era oso intuitibo batean. Orain arte K3B erabiltzen nuen. Nahiz eta itxuraz Brasero baino erakargarriago izan, k3b instalatzeko KDE-ko libreria batzuk instalatu behar dira. Bestalde trasmision programa dugu.Honekin gure .torrent fitxategiak jeisteko aukera izango dugu. Azkarra da eta ez ditu aukera ugari, beraz ordenadorean saltxeatzea gustatzen ez zaion jendearentzat egokia iruditzen zait. Jadanik zuen PC-an 7.10 bertsioa instalatua baldin baduzue eta ez baduzue duzuen konfigurazioa galdu nahi (ikonoak, soinuak, …) terminalaren bidez eguneratu dezakezue zuen sistema eragilea. Besterik gabe ondoko komandoa idatzi behar duzue (root moduan):
update-manager --devel-release
Honekin, mezu bat aterako zaizue bertsio berri bat eskuragarri duzuela esanez, eguneratzea eskatu eta listo !!! Denbora dexente irauten du, beraz bitartean pelikula ba ikusi, edo kalera atera ez baduzue ordenadore aurrean aspertu nahi. Bestalde, nahiago baduzue deskargatu, hemen dituzue helbideak.
Iruzkinak