• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Google Buzz, sare sozialak bereganatzeko azken aurreneko saiakera

2010-02-12 miscellaneous

Azken urte hauetan sare sozialak, kontrol sozial bat erraz eskuratzeko tresna bilakatzen ari dira. Askotan jendearen ez jakintasuna dela eta, publikatu behar ez diren argazki, textu, informazio… publikatzen dira, eta nahi ez dugun jendearen eskuetara (kasu honetan begietara) iristen da. Horregatik, hain garrantzitsuak dira sare sozialak multinazionalentzat. Bertan, jendearen gustuak ezagutu eta propaganda pertsonalizatu bat eskeintzeko aukera ematen dute hainbat enpresei.  Beraz, informazioa = $ asko.

Sare sozialen sorrera baino lehenago, informazio honen jabe bakarra, (behintzat informazio gehiengoaren jabea) google enpresa zen. Bere bilatzaile potenteari esker, jendeak zer nahi zuen jakiteko aukera zuen. Ahalmen hau handitzen joan zen, tresna berriak (dohainik) kaleratzen zituen ahala, Gmail, Gcalendar, Greader, Gmaps… Nahiz eta ahalmen hori gaur egun bere esku jarraitzen duen, pertsonei buruzko beste informazio garrantzitsu bat sare sozialetan kudeatzen da. Facebook eta Twitter sare sozialak erosteko hainbat sahiakeren porrota jasan ondoren, bere bide propioa egiteko erabakia hartu zuen.

buzz

Google Wave arrakasta gutxirekin kaleratu ondoren, Googole Buzz, microblogging zerbitzu motako tresna aurkezten digute.  Honen bidez, gure egoera, argazkiak bideoak edo gustoko ditugun helbideak gure lagunekin partekatu ditzazkegu era erraz batean. Gainera, googleren beste tresnekin (youtube, picasa…) erraz integratzeko aukera dago. Honekin zuzeneko konpetentzia egiten dio Facebook, Twitter eta FriendFeed motako sareei. Gainera, Buzz tresna, gure Gmail kontuan integratuta dago, beraz ez gara inun erregistratu behar. Bestalde, mugikorreko bertsioa (iPhone eta Android), oso potentea izatearen itxura dauka.  Hauekin erabiltzaleak baimendu ezkero, Buzzak zein tokitik idazten ari diren ikusteko aukera dugu. Ez hori bakarrik, gure mugikorrarekin ahotsa grabatu eta Buzz mezu batean bidaltzeko aukera dugu, mugikorrean mezuak idazteko zailtasuna sahiestuz.

Horretaz aparte, Mountain View-eko enpresak esan duenez, estandar irekien alde apostua egingo dute, beraz edozeinek aplikazioak sortzeko aukera izango du.

Ez dakit zein izango den Buzz tresnaren etorkizuna, baina argi dago ez dela izango sare sozialen kontrola bereganatzeko Googleren azken saiakera.

Nire kasuan, Gmail kontu bat dudanez, Buzz trena erabiltzeko aukera daukat eta nire perfila bisitatzeko eta nire jarraitzaile izateko aukera duzue:

http://www.google.com/profiles/aldakur

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua