Google Buzz, sare sozialak bereganatzeko azken aurreneko saiakera
2010-02-12 miscellaneous
Azken urte hauetan sare sozialak, kontrol sozial bat erraz eskuratzeko tresna bilakatzen ari dira. Askotan jendearen ez jakintasuna dela eta, publikatu behar ez diren argazki, textu, informazio… publikatzen dira, eta nahi ez dugun jendearen eskuetara (kasu honetan begietara) iristen da. Horregatik, hain garrantzitsuak dira sare sozialak multinazionalentzat. Bertan, jendearen gustuak ezagutu eta propaganda pertsonalizatu bat eskeintzeko aukera ematen dute hainbat enpresei. Beraz, informazioa = $ asko.
Sare sozialen sorrera baino lehenago, informazio honen jabe bakarra, (behintzat informazio gehiengoaren jabea) google enpresa zen. Bere bilatzaile potenteari esker, jendeak zer nahi zuen jakiteko aukera zuen. Ahalmen hau handitzen joan zen, tresna berriak (dohainik) kaleratzen zituen ahala, Gmail, Gcalendar, Greader, Gmaps… Nahiz eta ahalmen hori gaur egun bere esku jarraitzen duen, pertsonei buruzko beste informazio garrantzitsu bat sare sozialetan kudeatzen da. Facebook eta Twitter sare sozialak erosteko hainbat sahiakeren porrota jasan ondoren, bere bide propioa egiteko erabakia hartu zuen.
Google Wave arrakasta gutxirekin kaleratu ondoren, Googole Buzz, microblogging zerbitzu motako tresna aurkezten digute. Honen bidez, gure egoera, argazkiak bideoak edo gustoko ditugun helbideak gure lagunekin partekatu ditzazkegu era erraz batean. Gainera, googleren beste tresnekin (youtube, picasa…) erraz integratzeko aukera dago. Honekin zuzeneko konpetentzia egiten dio Facebook, Twitter eta FriendFeed motako sareei. Gainera, Buzz tresna, gure Gmail kontuan integratuta dago, beraz ez gara inun erregistratu behar. Bestalde, mugikorreko bertsioa (iPhone eta Android), oso potentea izatearen itxura dauka. Hauekin erabiltzaleak baimendu ezkero, Buzzak zein tokitik idazten ari diren ikusteko aukera dugu. Ez hori bakarrik, gure mugikorrarekin ahotsa grabatu eta Buzz mezu batean bidaltzeko aukera dugu, mugikorrean mezuak idazteko zailtasuna sahiestuz.
Horretaz aparte, Mountain View-eko enpresak esan duenez, estandar irekien alde apostua egingo dute, beraz edozeinek aplikazioak sortzeko aukera izango du.
Ez dakit zein izango den Buzz tresnaren etorkizuna, baina argi dago ez dela izango sare sozialen kontrola bereganatzeko Googleren azken saiakera.
Nire kasuan, Gmail kontu bat dudanez, Buzz trena erabiltzeko aukera daukat eta nire perfila bisitatzeko eta nire jarraitzaile izateko aukera duzue:
Iruzkinak