Android – Developer VI (Activity baten bizi zikloa)
2013-01-18 Android-developer Tutorialak
Android sistema eragilearentzat aplikazio bat programatzerako orduan, (orokorrean) Smartphone batentzat programatzen ari garela kontuta hartu behar dugu. Hau da, deiak, SMS-ak, beste aplikazio batzuen notifikazioak… jasotzen dituen gailu batentzat programatzen ari gara.
Horregatik, activity bakoitzak bizi ziklo bat du. Eskema hau buruan edukitzea oso garrantzitsua da. Esate baterako, aplikazioa martxan jartzen dugu, baina zer gertatzen da “atzera” botoia sakatzen dugunean? edo aplikazioan gaudela dei bat jasotzen dugunean? Â Ekintza hauek burutu ondoren zein da gure aplikazioaren egoera? eta honek kudeatzen dituen datuen egoera?
Arazo guzti hauek kontrolatzeko, activityaren barnean hainbat metodo ezberdin programatu behar ditugu.
Hona hemen, Activity batek duen bizi zikloa
Informazioa gehiago:Â http://developer.android.com/reference/android/app/Activity.html
Iruzkinak