Berriketan.info, informazio guztia klik batean
2010-11-12 miscellaneous
Egun batzuk daramatza martxan euskaraz sorturiko azken sare sozialak. Lehen egunetik erregistratuta nago eta benetan oso erakargarria iruditzen zait berria egunkariak bultzaturiko proiektu hau. Berriketan.info orriak dioen bezala:
Berriketan.info informazioan oinarritutako komunitate bat da, informazioaren jario azkarra bideratuko duena. Plataformako erabiltzaile bakoitzak (kazetariek, adituek, herritarrek….) profil propioa izango du, eta profil hori automatikoki Twitter-eko eta Facebook-eko norbere profilarekin lotzeko aukera egongo da.
Beraz, berriketan.info informazio ugari pilatzen den tokia dela esan dezakegu. Bertan erregistratzerakoan zure profila eskuratuko duzu eta albisteak edo ezagutzen dituzun  gertaeren berri emateko aukera izango duzu. Gainera, Twitterren bezala, jendea jarraitzeko eta hauek zu jarraitzeko aukera dago.
Hona hemen berriketan.infon dudan txokoa: http://berriketan.info/aldakur
Iruzkinak