• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Dirua ere digitalizatu da

2013-09-27 miscellaneous

bitcoin

2009 urteaz geroztik martxan da Bitcoin, Sareko moneta digitala. Inongo herrialde eta estaturekin loturarik ez duenez, mundu zabalean erabil daiteke eta trukeak pertsona artekoak izaten dira, bitartekaririk gabekoak.

Bitcoin txanpon digitalaren sortzaileaz ezizena bakarrik ezagutzen dugu: Satoshi Nakamoto. Orain dela lau urte sareratu zuenetik, munduko edozein bazterretan erabil daiteke moneta hau zerbitzuak eta ondasunak eskuratzeko inongo estatu edo instituzio ekonomikoren kontrol edo bitartekaritzarik gabe. Diru transferentziak zerbitzari informatiko ezberdinetan oinarrituta egiten dira, beti ere P2P protokoloari jarraiki, eta ezin dira baliogabetu.

Bitcoin-ak badu beste berezitasun bat, izan ere, erabiltzaileak ez du bere burua identifikatu beharrik baina, aldi berean, daukan diru guztia bere-berea da eta inork ez dauka beste inoren kontua edo bitcoin kartera blokeatzeko ahalmenik. Hortaz, zentzu horretan, poltsikoan eramaten dugun diru fisikoaren antzekoa da.

Azken urte hauetan edukitzen ari den arrakasta erabilerraztasunari zor dio neurri handi batean, txanpon honekin ordaintzea ez baita e-mail bat bidaltzea baino zailagoa. Egin    beharreko lehenengo gauza helbide bat sortzea da, eta horretarako Bitcoin aplikazioa behar dugu. Nahi adina helbide eduki ditzakegu eta bakoitza bi zatitan banatzen da: publikoa batetik, eta pribatua bestetik. Baten bati ordainketa bat egin nahi izanez gero, bere helbide publikoa beharko dugu transferentzia egin ahal izateko.

Adibide gisa: 1Hg7wA7JMuMtpXbPMLi6XXh1XwrKK4fwUC helbide publiko bat da, eta 5J1D73SKtkgjtBGUKPL6EAS DbGCKJ226prTAPmnhkyByvpU5deC horri dagokion helbide pribatua. Jakina, ezinezkoa da helbide hauek gogoratzea eta, horregatik, QR kodea eskuragarri izaten da.

Bitcoin monetak eskuratzeko, bestalde, bi modu daude. Batetik, zerbitzu edo produkturen bat eskaini dezakezu txanpon hauen truke bitmit.net webgunean, ebay-ren antzekoa: etxean daukazun eta erabiltzen ez duzun zerbait alda dezakezu bitcoin batzuen truke. Bigarren aukera euroak, dolarrak edo bestelako monetak aldatzea da. Horretarako, Sareko merkaturen batean sartu behar duzu eta truke onenak arakatu, bitcoinen prezioa aldatu egiten delako hauetako webgune batetik bestera, nahiz eta aldea ez den oso handia izaten. Merkatu sonatuenetako batzuk mtgox.com eta bitstamp.net dira.

Baliteke hasieran zaila izatea diru digitalaren funtzionamendua ulertzea, eta horregatik da gomendagarria erabiltzen hasi aurretik foro edo web berezituetan behar adina informazio eskuratzea. Bestalde, badago aukera bitcoin gutxi batzuk eskuratzeko: dailybitcoins.org, coinad.com eta netlookup.se atariek zentimo batzuk oparitzen dituzte. Aukera polita izan daiteke lehen hurbilketa egiteko!

Publikazioa: http://www.gaztezulo.com/artikuluak/dirua-ere-digitalizatu-da

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua