DropBox, Hodei konputazioan lehen pausoa
2010-05-05 miscellaneous
Pixkanaka hodei konputazioari buruz informazio gehiago eskuratzen ari naiz eta oraingo honetan aplikazio interesgarri bat azalduko dut. Bere izena DropBox da eta gure dokumentuak hodeiean gorde eta edozein ordenagailuarekin sinkronizatuta egoteko aukera ematen du.
Zer esan nahi du Hodeiean gordetzea? besterik gabe guk kudeatzen ez dugun eta internet bidez atzigarria dugun disko gogor batean gure informazioa gordetzea hain zuzen ere. Horregatik beti esaten dudan gauza bera esango dut oraingo honetan ere, EZ GORDE INFORMAZIO PERTSONALA HODEIEAN!
Zer esan nahi du edozein ordenagailuarekin sinkronizatua egotea? ba edozein ordenagailutik dokumentu horiek irakurri eta editatu daitezkeela.
Hodei konputazioari buruz informazio gehiago nahi baduzue irakurri dezakezue ondorengo posta. Bestalde, DropBox aplikazioaren abantailak azaltzen jarraituko dut.
Edozein motatako dokumentuak gorde ditzazkegu DropBox-eko zerbitzarian. Horretarako kontu bat sortu behar dugu eta 2 GB lortuko ditugu. Zer egin espazio honekin?
– Edozein ordenadoretik atzigarriak izan nahi ditugun dokumentuak gorde.
– Dokumentuak publiko egiteko aukera dugu eta hauei lotuta dagoen helbide bat lortu, honela lagun bateri email bidez bidali diezaiokezu dokumentuaren helbidea jeisteko. (suposatu dezakegu dokumentu handia dela eta email bidez ezin dela erabili)
– Mila aukera gehaigo…
DropBox kontu bat sortu nahi baduzu, ondoko helbidea erabili eta 250 MB espazio gehiago lortuko duzu!
Iruzkinak