• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Hilabete batzuk Android batekin

2010-07-29 android

Hilabete batzuk pasa dira HTC magic mugikorra eskuratu nuenetik. Denbora “luze” honetan aplikazio ugari instalatu probatu eta desinstalatzeko aukera izan dut.

Orokorrean gustora nago mugikor berriarekin baina gauza txar batzuk ere aurkitzen dizkiot. Zorionez, dana konpondu daiteke eta hona hemen aurkezten dizkizuedan aukerak.


– Bateria oso autonomia txikia.

Soluzioa: Ahal den neurrian, Wifi,  3G,  Bluetooth eta GPS konexioak itzalitak eduki. 3G konexioa deskonektau nahi ez badezue, 2G konexioak bakarrik erabiltzeko aukera gaitu. Modu honetan, egun oso bat (zorte askorekin bi) iraungo du bateria. Gainera, Toggle Setting aplikazioa instalatuz aukera asko kudeatzeko gai izango zarete; pantailaren intentsitatea, 3G, Wifi ,Bluetooth…

– Abiadura mantxoa: Egia esan hau ez zait beti gertatzen baina batzutan oso mantxo dijoa mugikorra.

Soluzioa: Task manager bat instalatu, martxan dauden eta erabiltzen ez zauden aplikazioak “hiltzeko”. Task manager asko probatu ditut baina nere ustez egokiena Athene Task Killer da, AutoKill eta Ignore listak sortzeko aukera ematen bait du. Bi lista hauek ondo konfiguratzen badira bateriaren iraupenan aldaketa nabarmena nabarituko da.

– Defektuzko teklatua mantxoa eta deserosoa da.

Soluzioa: Swiftkey teklatua instalatu. Momentu honetan Beta bertsioa da, baina oso ondo dijoa eta ez ditu ia errorerik. Honi esker denbora dexente irabaziko duzue mezuak eta emailak idazterako orduan. Bi abantail nabermen ditu.  Alde batetik letrak ez daude defektuzko teklatuan bezain juntu, bata bestearen artean milimetro batzuk  daude eta hau idazterako orduan asko eskertzen da. Bestalde, teklatua instalatzeko orduan, bidalitako SMSak irakurtzeko baimena eskatzen du. Zalantzarik gabe baiezkoa erantzun, ondorioz aplikazioa zuen idazteko erara moldatzen da.

– Defektuzko nabegatzailea motela eta deserosoa.

Soluzioa: Defektuzko nabegatzaileaz aparte, Dolphi Browser eta Opera mini probatu ditut. Nahiz eta biak oso aukera onak izan, Dolphin Browser da niretzat garailea.  Azkarra eta oso erosoa nabegatzeko orduan. Pena merezi du!!!

Iruzkinak

2 responses to “Hilabete batzuk Android batekin”

  1. Tweets that mention Hilabete batzuk Android batekin -- Topsy.com says:
    2010-07-29 at 1:15 pm

    […] This post was mentioned on Twitter by Egoitz aldakur and Euskal blogosfera, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: Hilabete batzuk Android batekin: Hilabete batzuk pasa dira HTC magic mugikorra eskuratu nuenetik. Denbora “luze” h… http://bit.ly/cURjQ5 […]

    Reply
  2. Oroitz says:
    2010-07-29 at 10:51 pm

    Nik ere android sistema bat erabiltzen nabil duela hilabete luzetxo. Nire kasuan HTc Desirea da, Android 2.1 Eclair duna. Zure bereizmen nagusiak ere atzeman ditut bertan. Nabigatzailea ordea azkartasun handikoa da eta teklatua asko hobetu da (iphone 3g aren teklatua bezain ona behintzat). Bateriaren kontsumoari dagokionez, arazo endemikoa da 3g sistemetan. Bateria beraren kalitatearekin baino, 3g antenen energi kontsumoarekin dago erlazionatua. Nire bateria 1500 miliamperioko kargaduna da ia, iphone 3g aren pareko, eta bi dispositiboek egun bakarrerako bizia dute 3g-a momentuoro aktibatua badute. Hala ere beste dispositiboekin alderatuta honek, 3g-a desaktibatuz, 25 egunerako autonomia du guztiz lo dagoenean (teorikoki) eta 3-4 egunekoa deiak eginaz (konprobatua). Android sistemari so eginaz, bersatila eta malgua dela esango nuke, iOS baino malguagoa, baina mantsoagoa. Ala ere iphone 4g aren etorrerarekin eta android 2.2 (Froyo) berrien etorrerarekin, konparaketa berriak egin beharko dira. Nire esperientzia oso positiboa da gaur egundaño. Froyo instalatzeko irrikitan nago,egitean, berriz ere idatziko dut! Mezu hau nere mugikorretik idatzi dut, teklatua komodoa da! Beste egun bat arte!

    Reply

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua