Bizitokitik Covid19 Android aplikazioa [EGUNERAKETA: 2020-05-06] Gaindegiak argitartutako web orrialdean ispiratuta “Bizitokitik” aplikazioa garatu dut. Gazteleraz “Desde Casa” izenarekin argitaratuko da argitaratu da Google Play-ean (https://play.google.com/store/apps/details?id=net.aldakur.bizitokitik). Gaur egun, Google Play-ean aplikazioak argitaratzeko prozesua motelagoa izaten ari da (7 egun inguru), beraz bitartean POST honetan izango duzue APK fitxategia aplikazioa zuen mugikorretan instalatzeko. Aplikazioaren helburua sinplea […]
Dakizunez Android aplikazioa hizkuntza ezberdinetan lokalizatzeko ../values/string.xml fitxategiak erabiltzen dira. Eskuragarri nahi dugun hizkuntza bakoitzarengatik …/values-xx/string.xml fitxategi bat sortu eta editatzearekin nahikoa da. Euskaraz values-eu Gazteleraz values-es Ingelesez values-en … Aplikazioa exekutatzen denean, Gailuaren hizkuntza hartuko du oinarri gisa eta aplikazioa hizkuntza horretan agertuko da (Hizkuntza horri dagokion ../values-xx/string.xml fitxategia existitzen bada). Hizkuntza nagusiekin, Gaztelera, Ingelesa, Frantsesa,, … […]
Android Studio bidez, aplikazioa konpilatu eta exekutatzerako orduan errore hau jaso dut. Error type 3 Error: Activity class {} does not existError type 3 Error: Activity class {} does not exist Berez, errorea luzeagoa da, baina lerro hau da garrantzitsuena. stackoverflow-en, soluzio bat baino gehiago aurki daitezke. http://stackoverflow.com/questions/20915266/error-type-3-error-activity-class-does-not-exist http://stackoverflow.com/questions/22155938/android-studio-gets-package-name-wrong-when-running-apk/25602161#25602161 http://stackoverflow.com/questions/19670607/error-type-3-activity-class-does-not-exist Nire soluzioa horien tarteko bat […]
Android-Studio 2.0 bertsioa erabiltzean, kodea konpilatu eta exekutatzerako orduan (RUN) aplikazioa motel abiarazten bada ez larritu. IDEaren arazoa da. Zehazki “Instan Run” aukerarena. Nire gomendioa, jaramonik ez egitea, eta “Instant run” aukera erabilzen jarraitzea da. Nahiz eta, lehen exekuzioan aplikazioa mantxoago abiarazi, ondorengo konpilazioak askoz azkarragoak dira eta merezi duen aukera bat dela uste dut. […]
Ohikoa izaten da activity batean ActionBar-a ezkutatu nahi dugunean honako kodea erabiltzea: ActionBar actionBar = getActionBar(); actionBar.hide();ActionBar actionBar = getActionBar(); actionBar.hide(); Activity-a Activity klasetik hedatzen duenez ez dago arazorik, baina AppCompatActivity-tik eratorria baldin bada nullPointerException bat jasoko dugu lerro horietan. Kode zuzena honako hau da: getSupportActionBar().hide();getSupportActionBar().hide(); Berriro agertzea nahi bada: getSupportActionBar().show();getSupportActionBar().show(); Horrekin nahikoa.
Zalantzarik gabe lagunen arteko komunikazioan WhatsApp erregea da. Urte hauetan lehiakide asko atera arren (WeChat, Line, Spotbors…), mendiaren gailurrean jarraitzen du. Ezagunak dira segurtasun aldetik dituen gabeziak, baina beste aplikazioek ez duten zerbait dauka; erabiltzaile ugari. Oraingoan, Telegram izeneko aplikazioa da WhatsApp ordezkatu nahi duena. Nire ustez, izan duen lehiakide indartsuena izan daiteke. Hau lortzeko […]
Gaur egun Play Storean kalitate ezberdineko milaka aplikazio aurki ditzazkegu. Baina, danak ez dira erabilgarriak edo behintzat ez ditugu egunero falta botatzen. Dana asmatuta ez dagoenez,  aplikazio erabilgarri eta interesgarrientzat lekua ez da agortu. Horregatik, zuen iritzia jakitea gustatuko litzaidake. Zein aplikazio botatzen duzu faltan? Utzi iruzkin bat post honetan.
Gaur jaso dut oparitu didaten Nexus 4 bat. Egia esan opari oso ona dela iruditzen zait, ezta? 😉 Orain arte Android sistema duten bi gailu izan ditut: HTC Wildifre (Android 2.2) eta HTC Nexus One (Android 2.3). Beraz, hau da nire lehen Android 4.x. Hardwarearen aldetik ez dut hitz egingo. Hemen duzue Smartphone honen ekipamendua https://play.google.com/store/devices/details?id=nexus_4_8gb&feature=microsite . […]
Andorid sistema eragilearentzat gomendatzen ditudan aplikazio batzuk. Honekin, Sarean edo kalean aurkitzen ditugun QR guztiak irakurriko ditugu. Edozer gauza egon daiteke horrelako kode baten atzean: izen bat, telefono zenbaki bat, webgune bat edo ekitaldi baten aurkezpena. App honekin zalantzak alde batera utziko dituzu segundo gutxitan: zure smartphonaren kamera QR kodera enfokatu besterik ez dugu […]