• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Hiru hilabetez Ubuntu One erabiltzen

2011-12-08 miscellaneous

Orain dela hiru hilabete Ubuntu One eta Dropbbox zerbitzuei buruzko post bat idatzi nuen. Denbora honetan bi zerbitzuak erabiltzen jarraitu dut eta probatxo batzuk egiten, ondorio batzuk atera ahal izateko.

Nire ustez, Dropbox Ubuntu One baino garatuagoa dago, baina lehengoan aipatzen nuen bezala, pribatasun aldetik Ubuntu One nahiago dut. Terms of  Service eta Privacy Policy orrian,  Canonical-ek argi uzten du gure datu pertsonalak zaintzen dituela eta ez dizkiola inorri bidaliko, legeak edo epaile batek kontrakorik esan ezean. Bestalde, gure datu batzuk jasotzen dituztela aipatzen du, baina hauek anonimoki gorde eta aztertzen dituzte. Datu bilketa hau, estatistikak eta funtzionamenduaren azterketak egiteko erabiltzen dituzte soilik. Gainera, formulario bat betez, Canonical-ek guri buruz dituen datu pertsonal guztiak email batean bidaliko dizkigu. Nire kasuan, goiz batean bete nuen formularioa eta arratsaldean bertan jaso nuen erantzuna. Bertan adierazi zidaten, soilik nire izena, abizena eta email kontua zutela beraien esku.

Baina oraingoan ez naiz pribatasun kontuetan murgilduko, Ubunu One zerbitzuaren funtzionamenduan baizik. Esan bezala, hiru hilabete inguru daramat erabiltzen, eta nahiz eta nahiko garatua egon, oraindik gabezia nabermenak ditu (batez ere Dropboxetik baldin bazatozte). Mahaiganeko aplikazioa erosoa da. Gure home karpetan Ubuntu One izeneko karpetatxo  bat dugu, eta bertan sartzen dugun guztia automatikoki doan dugun 5GB-eko hodei zatitxora dijoa.  Ubuntu One ez den beste  karpetak igotzeko aukera ere badago. Fitxategien egoera ez da motela, baina ez du lortzen Dropboxek duen abiadura edukitzea. Egia esan, ez dakit nola lortzen duen Dropboxek hain abiadura azkarra fitxategi sinkronizazioan.

Smartphonentzat Ubuntu One File aplikazioa dugu. Lehen bertsioak aukera gutxi zituen, baina gaur egungo 1.0.4.1 bertsioa oso ondo dago. GNU affero GPL v3 lizentziapean dago, hau da, askea noski! eta honako aukerak ditu:

– Gure hodeiean ditugun fitxategi guztiak eskuragarri edukitzea.

– Irudiak, audioa, bideoak edo bestelako fitxategiak igo / ezabatzeko aukera.

– Karpeta berriak igotzeko aukera.

– Hodeiean ditugun karpeta / fitxategien izena alda daiteke.

– Mugikorrarekin ateratzen ditugun argazki guztiak automatikoki aldez aurretik aukeratutako karpeta batera igo daitezke.

 

Guzti honekin, ez duzu nahikoa? lasai, Canonical-ek Windows sistema eragilearentzat bertsio bat garatu du. Gaur egun 2.0.2 bertsioa dago deskargatzeko eta hau instalatuz gero gure hodeia Windows sistema eragilea duten ordenadoreetan eskuragarri izango dugu.

Beraz, nik argi daukat. Geroz eta gehiago erabiltzen ari naiz Ubuntun One eta pixkanaka pixkanaka Dropboxen ditudan datuak ezabatzen.  Egia esan behar badut,  Dropbox  oso ondo garatua dago eta bere funtzionamendua primerakoa da, baina Ubuntu One-ek asko aurreratu du azken hilabetetan, eta konfidantza handia ematen dit zerbitzuari buruz eta bertan txertatzen ditugun datuei buruz eskuragarri dugun informazioak.  Hau da, Canonical-ek argi utzi nahi du zer egiten duen gure datuekin. Baina, Dropbox-ek berdina esan al dezake?

Helbide interesgarriak:

Ubuntu One: https://one.ubuntu.com/

Ubuntu One Blog: http://voices.canonical.com/ubuntuone/

Introducing Ubuntu One Files App for Android: http://voices.canonical.com/ubuntuone/?p=954

Zalantzak? Iruzkin bat utzi edo email bat bidali. 😉

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua