IEBB2009 Semantic tags laburpena
2009-05-05 miscellaneous
Ostegun honetan Informatikari Euskaldunen VII. bilkura ospatuko da. Ni bertan egongo naiz, nire karrera amaireko egiten ari naizen proiektuaren aurkezpen txikitxo bat egiteko. Hemen uzten dizuet nire hitzaldiaren laburpena. Ostegun arte!!!
Komunikazioaren izenburua
Egoitz Gonzalez
aldakur@gmail.com
www.aldakur.com | www.egoitzgonzalez.com
Tutorea: Iñaki Alegria
Zuzendaria: Gorka Julio
Folksonomiak dituen gabeziak ere aztertu ditut, eta horiek saihesten saiatu naiz. Horretarako RDFa, Dublin Core eta mikroformatuak erabili ditut.
Mikroformatuak eta RDFa markatzaile sozialen kodearen adierazpenerako erabiltzen dira. Dublin Core ordea, RDFa eta mikroformatuekin batera, markatzaile sozialaren kodearen adierazpenean egoteaz gain, horien definizio edo erreferentziarako erabiltzen diren etiketen barnean integratzen da. Modu horretan, tag bat, bere esanahiarekin osatzeaz gain, balore semantiko batekin ere osatzen da. Helburua erreferentziatzen duen markatzailearen definizioa sendotzea da. Markatzaileen arteko loturak balore semantikoz osatuz eta horien arteko erlazioak ezarriz.
Aipaturiko teknologiak erabiliz, scuttle sisteman (www.bildu.net) markatzaile sozialak nola inplementatu daitezkeen proposamen bat aurkeztuko dut.
Gaur egun, scuttle sisteman, erabiltzaileak URL bat sartzen duenean, title edo izenburu eremua automatikoki betetzen du sistemak. Ondoren, deskribapena eta etiketen eremua erabiltzaileak bete behar ditu. Nik proposaturiko sisteman, erabiltzaileak URLa idatzi ondoren, sistema URL horren kodea aztertzen hasten da, Dublin Core motako metadatuen bila. Modu horretan, izenburua eta deskribapen eremuak automatikoki idazten dira. Gainera, markatzaile bat definitzeko, Dublin Corek dituen 15 atributuak erabiltzen dira; horietako batzuk, izenburua eta deskribapenarekin batera, automatikoki idazten dira; beste batzuk, ordea, erabiltzaileak bete behar ditu etiketen bitartez. Hau da, erabiltzaileak, etiketak idazterakoan, etiketa bakoitzari Dublin Coreko atributu zehatz batzuk esleituko dizkio. Modu horretan, etiketa bakoitzak, balore semantiko bat izango du. Mekanismo hori baliagarria izan dadin, interfaze sinple eta azkar baten bitartez egingo da.
Ondoren, markatzailearen definizioa bere osotasunean gordetzen da datu basean.
Gainera, markatzaile bat kode bitartez adierazteko orduan, Dublin Coreko atributuak eta mirkroformatuak bistaratuko dira kodean. Honek, ateak irekiak uzten ditu, Dublin Core erabiltzen duten orriekin elkar lotura bat osatzeko, eta bilaketak optimizatzeko. Hau da, ez bakarrik scuttle sistema inplementatua dagoen zerbitzarian: Interneteko beste edozein zerbitzaritan dagoen informazioarekin ere lotura sor daiteke.
Iruzkinak