Kaixo
2025-08-16 miscellaneous
Ohartu gabe, denbora aurrera doa eta jada 4 urte eta erdi pasa dira blogean azken posta idatzi nuenetik. 2008ko maiatzaren 8an izan zen nire lehen posta, eta nola ez, Ubunturi eskainita.
Dena den, post honen bitartez txoko honi bizia berreskuratu nahi diot. Aldaketa batzuk egin nahi ditut, nahiz eta oraindik ez dudan garbi zer eta nola; azken hilabete hauetan garapen munduan egon diren aldaketak direla eta, ez dakit zein puntutaraino merezi duen blog tekniko bat mantentzea.
aldakur.net bloga sareko nire irla kuttuna da; barnean ditudan iritziak eta pentsamenduak zabaltzeko erabiliko dut, betiere teknologia ardatz izanik. Beraz, gaur egun publizitate munduan hain modan dauden hitzak nireak eginez: STAY TUNED!
Iruzkinak