Kontraesanak / eboluzioa Marruekosen
2010-11-10 gizartea
Aurtengo oporrak Marruekosen pasa ditut. Gauza asko ikusteko aukera izan dut, baina gehien harritu didana, emakumeen jazkera izan da. Denetarik ikusi dut. Gonak, galtzak, eskote dun kamisetak… baina beste askok beraien gorputza erabat tapatuta zeramaten. Aurpegi osoa estalita, eskuak estalita…
Batez ere aipagarria da generazio ezberdinen arteko desberditasuna. Ohikoa zen kaletik familia bat ikustea, eta haur txikiak jazkera normala zeraman, bere amak beloa eta amonak ordea gorputza erabat estalita. Kontrasesan honek asko harritu ninduen eta argazki interesgarri batzuk ateratzeko aukera izan nuen. Agian ez da kontrasena, agian gizartearen eboluzioa da. Ez dakit. Zein da zuen iritzia?
Adibide gisa honako argazki hau duzue. Ondo fijatu!
Iruzkinak