Oraina eta geroa
2025-11-08 gizartea miscellaneous
Iraultza industrialak ikaragarrizko aldaketa ekarri zuen bezala, adimen artifizialak (AA) bereak egingo ditu datozen urteetan. Lagun artean askotan dugu eztabaida; batzuen iritziz robotek eta software adimentsuak ez dituzte pertsonak ordezkatuko, baina nik, aldiz, gertatuko dela argi daukat. Gainera, Europatik kanpoko hainbat herrialdetan gertatzen ari den fenomeno bat da. Motel, soinu handirik egin gabe, tipi-tapa, teknologiak berak behar duen denbora hartuz, enpresek behar duten lasaitasunarekin eta, batez ere, gizarteak onartzeko behar dituen urteekin, baina hasi eta bukatuko ez den egoera da. Konturatu gabe barruan gaude.
Nik beti apustu berdina egiten dut: gizakia gidatzea debekatuta dagoen guneak ezagutuko ditugu. Agian 5 urte barru, agian 10 edo 30, baina egoera hori iritsiko da. Seguruagoa izango da kotxeek modu autonomoan gidatzea, guk gidatzea baino.
Adibide horrekin batera, beste asko egon daitezke: tabernariak, dendariak (dendak egongo dira?)…
Gogorarazi nahi dut errealitate bat: bere onurekin edo gabeziekin, Europa ez da teknologiaren epizentroa. Guretzat oraindik pentsaezinak diren gauzak —taxi autonomoak, aurpegiarekin ordaintzea…— EEBBetan eta Txinan errealitate bat dira. Beraz, zerbait gertatuko den ala ez aurreikusi aurretik, kanpora begiratu eta hor izango duzu erantzuna.
Amaitzeko, aipatu nahiko nuke teknologiak gizadiaren onurarako izan beharko lukeela, baina, zoritxarrez, badakigu kapitalaren onurarako izango dela.
Oharra: adimen artifizialak zuzendutako testua.
Iruzkinak