@laiamarquez en bitartez iritsi zait ondorengo informazioa. Badirudi, Google ez dagoela Euskal Presoak Etxeratzearen alde. Begira zer gertatzen den, Euskal Presoak Euskal Herrira katalanera edo gaztelerara itzultzen duenean: Ez dakit zehazki nola funtzionatzen duen Google Translatek (oker ez banago algoritmoa sekretua da), baina interneteko web orrialdeetaz baliatzen da hizkuntza bat “ikasteko”. Zenbat eta web orrialde […]
@betihesean-ek bere blogean idatzi duen azken posta pila bat gustatu zait, eta hori zabaltzeko asmoarekin, post honetan txertatuko dut zatitxo bat. Kaixo Olentzero maitea, Berriro ere gabonak iristear daude, eta urtero bezala, zuri idazteko garaia heldu zaigu. Badakizu beti bezala ondo portatu naizela, etxerako lanak egin ditut, beste umeekin nire gauzak konpartitu ditut, goiz oheratu […]
Gero eta ohikoagoak bihurtzen ari dira zerbitzari birtualak, hau da, zerbitzari fisiko bat “zatitu†ondoren, bertan “instalatutako†zerbitzariak, hardware fisiko bakarrean zerbitzari ugari birtualizatuz. Interneten hainbat enpresa aurki ditzakegu urtean diru kantitate baten truke (Hardwarearen arabera) zerbitzari birtual bat eskaintzen digutenak. Hau aukera egokia izaten da enpresa txikientzat edo teknologian saltseatzea gustatzen zaigunontzat. Nik, adibidez, […]
‘We are Anonymous. We are Legion. We do not forgive. We do not forget. Expect us.’ (Gu anonimoak gara. Gu gara lejioa. Ez dugu barkatzen. Ez dugu ahazten. Erne!) Hau da hacktibista berezi hauen lema. Hacktibista internazionalek osatutako mugimendua da Anonymous. Anonimoak dira, ez daukate liderrik eta parte hartzaile kopurua zehaztezina da. Ez dira alderdi […]
Ubuntu online probatzeko aukera dago honako helbidean: http://www.ubuntu.com/tour . Bertan bi aukera topatuko dituzue. Alde batetik “Take the guided tour” bisita gidatu bat hasteko eta bestalde, “Show your self around” bakoitza bere kabuz ibiltzeko. Animatu! Probatu! eta Instalatu!
Orain arte Dropbox erabiltzen nuen nire dokumentu batzuk hodeian gordetzeko. Modu honetan, edozein momentutan edozein tresnarekin (PC-Mugikorra-tablet) dokumentu horiek eskuragarri nituen. Egia esan behar badut oso gustura nago Dropboxek eskaintzen didan zerbitzuarekin, baina Ubuntu One probatzen hasi naiz. Dakizuenez erosoago sentitzen naiz Software librearen munduan, nahiz eta Ubuntu One zerbitzua inplementatzen dituzten aplikazio eta sistema […]
Orain arte zure lagun bati Google+ sarearentzako gonbidapena bidaltzeko sistema nahiko eskasa zen. Orain ordea, gonbidapen zuzena egin daiteke bere email kontua idatziaz. Gure Google+ orri nagusiaren beheko atalean dugu aukera berria. Beraz, badakizue… zuen sarea josten hasi!