Apache, MariaDB eta PHP zerbitzari batean instalatzen

SysAdmin Tutorialak

  Zalantzarik gabe Apache, MariaDB (MySQL-ren fork bat) eta PHP zerbitzari batean instalatzeko modu azkarrena Xampp instalatzea da. Baina, oraingoan, software bakoitza banaka nola instalatu daitekeen eta egin beharreko konfigurazioa azaltzea nator. Zerbitzaria: Ubuntu Server 14.04 LTS Oharra: Zerbitzaria VirtualBox-en instalatuta baldin baduzue, probak egiteko makina birtuala sare lokalaren barnean konfiguratzea egokiena  litzake. Horretarako “Virtuabox-en instalatutako makina […]

VirtualBox-en instalatutako makina birtuala sare lokalean konfiguratzen

miscellaneous

VirtualBox-en instalatutako makina sare lokalean konfiguratzen badugu, gure ordenagailu fisiko eta makina birtualaren arteko komunikazioa burutzeko aukera izango dugu, Adibidiez, makina birtuala web zerbitzari bezala probak egiteko erabili daiteke. Nire kasuan Ubuntu Server 14.04.03 LTS bertsioa daukat instalatuta. Jarraitu beharreko pausoak. Makina birtualaren ezarpenetan sartu -> Sarea. Bertan, “Hona erantsita” atalean NAT izango dugu aukera lehenetsi […]

Guifi.net sarea eta DSS2016ek bultzatutako Ping proiektuaren barnean hitzaldia

miscellaneous

Guifi.net sarea, enpresa eremuan, jendartean eta erakundeetan berrikuntza eta balio erantsia sortzeko aukera eskaintzen duen azpiegitura.   Konferentzian, Guifi.net sarearen eta Ping, sarea hedatzen laguntzeko proiektu irekiaren aurkezpena egingo dira. Horretarako, sarean parte hartzen duten bertako pertsonez gain, Kataluniako Guifi.net fundazioko kideak ere egongo dira bertan. Guifi.net-ek darabilen bazterketarik gabeko, partekatze ekonomian, ondare komuna, gardentasuna […]

Apple-ek ezezkoa eman dio FBI-ri

Apple Colosuss Sailkatugabeak

  Sarean norbanako eskubideak geroz eta urriagoak diren garai hauetan, albiste interesgarri baten aurrean aurkitu gara. Jakina da, gure gailuetan ditugun datuak zifratzeko eskubidea dugula. iOS, Android, Linux eta Mac OS bezalako sistemek zifraketa modu erraz batean gaitzeko aukera eskaintzen dute. iPhone-en kasuan, gailua desblokeatzeko Zenbaki sekretua 10 aldiz baino gehiagotan gaizki sakatuz gero, bertan dauden datu […]

Proiektua Bitbucket errepositoriora igotzen

Developer

Bitbucket eta GitHub dira, Git oinarri bezala hartuz, kontrol bertsioetarako eta lan kolaboratiboentarako gehien erabiltzen diren plataformak. Ondoren, lokalean dugun proiektu bat Bitbucket-era nola pasa azalduko dut. Noski, Bitbucket plataforman doako kontu bat sortu beharra daukagu. Behin bertan logeatuta gaudela: Repositories -> Create repositori Behin beharrezkoak diren datuak bete ondore repositorioa sortuta egongo da eta https […]

Android Developer Tips martxan jarriko dut

Android-developer Tutorialak

Aspaldi hasi nintzen Android aplikazioak garatzen. Denbora pixka bat nuenean Android-Developer kategoriaren barnean tutorial txiki batzuk idazten hasi nintzen. Post gehienak hasierako pausuetara zuzenduta daude, Beharrezko softwarearen instalazioa, Android proiektu baten egitura, Activity baten bizi zikloa… denbora falta dela eta, ez dut tutorial serio eta egituratu bat egiteko aukerarik izan. Dena den, urte guzti hauetan gauza […]

Puntu eus 5000 baietz!

Colosuss Sailkatugabeak

7 urteko ibilbide baten ondoren puntu eus fundazioak 5000 domeinuen langa gainditzea du erronka berria. Post hau idazten ari naizen momentuan 4.626 domeinu daude erregistratuta, beraz 2015. urtea 5000 domeinuekin amaitzea posiblea da. Albiste oso ona izango litzake helburu hau gainditzea. Domeinuari buruz informazio estatitiskoa biltzen duen behatoatoki bat argitaratu berri dute eta bertan domeinuaren egoera ezagutu […]

Donostia 2016ren programan Izagirreren hitzak

Uncategorized @eu

Donostia 2016ren programa aurkeztu da jada. Bertan, proiektu ugari azaltzeaz gain Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohiaren hitzak azaltzen dira. Hona hemen testua. Bide luzean, norabide egokian, beste urrats bat izan dadila  Proiektu honek gorabeherez betetako urteak behar izan ditu bere burua asmatu, landu eta gauzatzeko. 2011n, proiektua Europan defendatzea egokitu zitzaigunean, zein egoeratan izan zen […]

Nola erabili whatsappa ordenagailu bidez

Aplikazioak Colosuss whatsapp

Orain Whatsapp ordenagailu bidez erabili daiteke. Aplikazio honen erabiltzaileok denbora asko itxaron behar izan dugu aukera hau edukitzeko, baina azkenean gure esku dago. Jarraitu beharreko prozesua oso erraza da. Baldintzak: – Whatasapp 2.11.498 bertsioa edo berriagoa. Zein bertsio duzun jakiteko; Menu -> Ajustes -> Ayuda -> Acerca de – Chrome nabegatzailea (Momentuz, soilik nabegatzaile honekin funtzionatzen du). […]