Ubuntu ezagutu instalaziorik egin gabe
2010-12-14 miscellaneous
Geroz eta indar gehiago hartzen ari da Ubuntu sistema eragilea, baina oraindik jendea izutu egiten da Linux hitza entzuten duenean. Instalazioa oso erraza da, baina hori beste post baterako utziko dugu. Oraingo honetan jendeak Ubuntu ezagutzea nahi dut eta honetarako jarraitu beharreko pausoak oso errazak dira. Gainera, zuen ordenagailuan ez duzue ezer instalatu behar.
Jarraitu beharreko pausoak:
1- Jaitsi Ubunturen azken bertsioa hemen klik eginez.
2- Cd batera pasa jaitsitakoa.
3- Sartu cd-a ordenagailauan eta Berrabiarazi ordenadorea
4– Ubunturen diska kargatzen hasiko da, eta menu bat agertuko zaigu hainbat aukerarekin. Bertan, Euskara hizkuntza aukeratu dezakegu.
5- Â “Probatu Ubuntu” ikonoan klikatu, eta Sistema eragilea kargatzen hasiko da.
Behin kargatuta dagoela, Ubuntu erabiltzen ari zarete. Proba batzuk egin eta ez dela hain zaila konturatuko zarete. Ordenadorea itzaltzen duzuenean Windows martxan izango duzue berriro.
Zalantzak argitzeko email bat bidali:
aldakur[abildua]gmail.com
Iruzkinak