30 egun kodetzen
2020-04-07 Developer Java-developer
Berrogeialdia aspergarria bada ere, trebetasun berriak ikasteko erabili dezakegu. Azken finean, abilidade berri bat gureganatu nahi dugunean denbora eta gogoaren beharra dugu. Zorionez edo zoritxarrez, oraingoan denbora faltarik ez dugu izango eta gogoaren kasua norberaren erabaki bat da.
Horregatik hackerrank web orrialdean duzuen erronka aurkeztu nahi dizuet. Datozen 30 egunetan zehar programatzen ikasteko helburuarekin egunero erronka desberdinak argitaratzen ari dira. Erronka hauei aurre egiteko, laguntza testuak zein bideo tutorialak eskaintzen ditu web orrialdeak. Post hau idazten ari naizen momentuan jadanik 4 egun pasa dira eta 5. egunaren erronka argitaratzeko ordu batzuk falta dira.
Orain arte egindako erronkak hauek izan dira:
0. Eguna: Hello, World.
1. Eguna: Data Types
2. Eguna: Operators
3. Intro to Conditional Statements
Erronkak egiteko programazio hizkuntza asko ditugu aukeratzeko. Horregatik, programatzen dakizutenok hizkuntza berri batean murgiltzeko aukera aproposa ere bada.
Iruzkinak