• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ

Ez da software librearen problema izan II (BigBlueButton vs Discord/Google Meet/Zoom/Teams)

2020-04-20 Irakaskuntza Software librea


Aurreko postari jarraipen bat emanez (Ez da software librearen problema izan (Moodle vs Classroom) irakasleok klaseak telematikoki lantzeko ditugun aukera libre eta ez libre batzuk aztertuko ditut.

BIG BLUE BUTTON

Moodle sistema eskalagarria edo moldagarria da. Hau da, lehenetsita datozen aukerez gain beste batzuk ezartzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, plugin sistema bat dauka. Nik nire ikastetxean erabiltzen dudan Moodlelean Big Blue Button erabiltzeko aukera dut. Ez dakizutenontzat, Big Blue Button software librea da eta klaseak telematikoki emateko behar ditugun tresnaz baliatzen gaitu. Arbel digitala, Txata, pantaila partekatzeko aukera, kamera, audioa… Moodleen 3 pausu sinple jarraituz gela birtual bat prest utzi daiteke. Konfinamendu egoera honen aurrean klase telematikoak egiteko hau zan buruan nuen lehen aukera.

Moodleekin gertatu zan bezala, oraingoan BigBlueButton zerbitzaria porrot egin zuen. Kasu honetan, oker ez banago BigBlueButton sistema kudeatzen duen enpresaren arazoa izan zan eta ez Eusko Jaurlaritzarena. Dena den, esan beharra dago, Moodleekin gertatu zen bezala eta zetorren egoera ikusita Eusko Jaurlaritzak BigBlueButton softwarea zerbitzari propioetan instalatu eta zerbitzua emateko aukera eskaini behar zuen. Behintzat hori da nire iritzi xumea. Modu honetan, ez genuen hirugarren baten zerbitzaririk erabili beharrik.

Arazoa konpontzeko BigBlueButton zerbitzariak kudeatzen dutenok, gela digitalak sortzeko aukera mantendu zuten baina murrizketa batzuekin. Ezin ziren saioak grabatu eta saio bakoitzaren iraupena gehienez 30 minutukoa izan behar zuen. Ondorioz, sistema honen erabiltzearen aukera bertan behera utzi nuen. Egun batzuk geroago, 60 minutura luzatu zuten murrizketa. Gehiengoentzat nahikoa izan zitekeen arren niretzako gutxiegi izaten jarraitzen zuen.

DISCORD

Lankide batek proposatuta Discord programa erabiltzen hasi nintzen eta emaitzak positiboak izan ziren. Ezagutzen ez duzuenontzat, batzuk gure garaiko IRC txatekin konparatzen dute, baina eskaintzen dituen aukerak zabalagoak dira. Gainera, ikasleek ezagutzen duten programa da. Gamer munduan oso ezaguna omen da. Bere aukeren artean hauek aipatuko nituzke:

  • Ikasleek tresna ezagutzen dute.
  • Edozein partaideren pantaila partekatu daiteke.
  • Pantaila partekatzen duzunean zein ikasle “sartu” da pantaila ikustera jakin dezakezu.
  • Momentu berean ikasle bat baino gehiagok pantaila parteka dezake.
  • Ikaslea jokuren batea jolasten ari bada ikusi daiteke.

Baina, Discord ez da software librea.



GOOGLE MEET, ZOOM EDO TEAMS

Dena den, irakasle askok Google Meet, Zoom edo Teams aplikazioak erabiltzea erabaki dute. Guztiak aukera antzekoak eskaintzen dituzte, beraz norberaren erabakiaren esku gelditzen da aukeraketa. Adi! azken asteetan Zoom programarekin zer ikusia duten segurtasun arazo pila kaleratu baitira.

JITSI

Jitsi aplikazioa aipatu gabe ezin dut post hau amaitu. Jitsi Google Meet, Zoom edo Teams aplikazioak bezala, bideo deiak egiteko softwarea da. Imaginatu dezakezun bezala, software librea da eta berarentzat post bakarra merezi du. Nire ustez, familiarekin zein lagunekin hitz egiteko programa oso ona. Nola ez, lan bilerak egiteko ere.


BALIABIDEAK

Amaitzeko, Big Blue Button da nire ustez behar dugunarentzat aukera egokiena. Klase telematikoak egiteko diseinatuta baitago baina ez ditugu beharrezko baliabideak prest eduki. Berriro ere, ez da software librearen problema izan.

Iruzkinak

2 responses to “Ez da software librearen problema izan II (BigBlueButton vs Discord/Google Meet/Zoom/Teams)”

  1. Pellomik says:
    2020-11-15 at 11:29 am

    Harrigarria egiten zait denon ahotan hain egokia eta aukeraz jantzia den BBB hezkuntzako Moodle aplikazioen sailetik kendu izana. Behar bezala eskaini, mantendu eta zaindu beharrean, azaldu diren arazoak berriz ager ez daitezen erabat kentzea erabaki dutela dirudi.
    Nire ikastetxeko berri baino ez dakidan arren, Hezkuntza saila aipatu dut, izan ere, gure premiako arduradunak hala jakinarazi zigun.

    Reply
    • aldakur says:
      2020-11-16 at 9:43 pm

      Kaixo,

      Bai. Zure iruzkina irakurri eta oraintxe begiratu dut. Zuk diozun bezala, oraingoan badirudi hezkuntzak eskura uzten digun Moodle plataforman ez dugula BBB jartzeko aukerarik. Beraz, kendu dute.

      Softwareari dagokionez Eusko Jaurlaritzaren aukera edo politika argi dago Micrososft eta Google produktuak erabiltzea dela. Software jabeduna software librearen gainetik. Inbertsio txikia pribatutasunaren gainetik. Zergatik? Baliabide aldetik ez dute ezer behar eta badakite “beti” “funtzionamendu egokia” izango duela. Baina, nire ustez hau ez da gobernu batek eduki behar duen jarrera.

      Reply

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua