Gimp 2.8 instalatzen. (Leiho bakarreko aukerarekin)
2013-01-30 miscellaneous
Azkenean Gimp 2.8 bertsioa instalatu dut, batez ere Lehio bakarreko aukeraz gozatu ahal izateko. Ez zait inoiz gustatu Gimp erabiltzen zuen leiho ezberdinen aukera. Hau, pantaila bat biano gehiago duten erabiltzaileentzat egokia ikusten dut, baina ez pantaila bakarra dugunontzat.
Instalazioa Ubuntu 12.04 LTS bertsioan egin dut, baina 12.10 bertsioa berdin funtzionatuko duela suposatzen dut.
Beti bezala, instalazio eta desinstalazioak terminal baten bidez egiten ditut.
Gimp 2.6 instalatuta baldin badugu, Plugin Registry desinstalatu behar dugu, instalatuta duguna ez bait da 2.8 bertsioarekin erabilgarria.
sudo apt-get remove gimp-plugin-registry
Orain repositorio berria sartu behar dugu gure sisteman
sudo add-apt-repository ppa:otto-kesselgulasch/gimp
sudo apt-get update
sudo apt-get install gimp
Gimp 2.6 instalatuta baldin badugu, hau eguneratzearekin nahiko da
sudo apt-get dist-upgrade
Bestela, instalatu beharko da:
sudo apt-get update && sudo apt-get install gimp
Momentu honetan, instalatuta dugu Gimp 2.8 bertsioa, baina gogoratu Plugins Registry-ren desinstalazioa izan dela egin dugun lehen gauza, beraz hau berriro instalatzea interesgarria izango litzake.
sudo add-apt-repository ppa:otto-kesselgulasch/gimp
sudo apt-get update
sudo apt-get install gimp-plugin-registry
Oraingoan bai! ireki Gimp 2.8 eta disfrutatu leiho bakarreko aukerarekin!
Kontxo! Gimp ireki eta hiru leiho ezberdin ateratzen zaizkizu? lasai! leiho bakarreko aukera gaitu beharra dago.
Leihoak -> Leiho bakarreko modua
Leiho bakarraren aukera! Bazen garaia!!
Egia esan bai! puff! nazkatuta nengoen hiru leiho horietaz!