informatika


Bihar maiatzak 21 internet itxi dezagun!

miscellaneous

Bihar maiatzak 21, greba orokorra! internet itxi dezagun. Deskarga ezazue fitxategi hau, eta zuen web orrialdeko index.html fitxategia hemen jarritakoarekin ordezkatu. Irudia ere zuen zerbitzarira igo. BIHAR INTERNET ITXI DEZAGUN!!!DESKARGATU

IEB 2009 bukatu da

Sailkatugabeak

Jadanik IEB VII. edizioa amaitu egin da, eta hasierako urduritasuna alde batera utzita, Semantic Tag proiektuaren aurkezpena egin nuen. Hemen uzten dizuet PDF formatua aurkezpenean erabilitako diapositibak. Espero dut Semantic Tag proiektua ondo ulertzea. galderarik baldin badituzue, gustora erantzungo ditut. Semantic Tags [PDF] Beste aurkezpenak [PDF]

IEBB2009 Semantic tags laburpena

miscellaneous

Ostegun honetan Informatikari Euskaldunen VII. bilkura ospatuko da. Ni bertan egongo naiz, nire karrera amaireko egiten ari naizen proiektuaren aurkezpen txikitxo bat egiteko. Hemen uzten dizuet nire hitzaldiaren laburpena. Ostegun arte!!! Komunikazioaren izenburua Egoitz Gonzalez aldakur@gmail.com www.aldakur.com | www.egoitzgonzalez.com Tutorea: Iñaki Alegria Zuzendaria: Gorka Julio [Markatzaile sozialen hobekuntza posibleak] Proiektu honetan markatzaile sozialak definitzeko eta […]

Ubuntu 9.4: JauntyJackalope askatuta

Sailkatugabeak

Gaur gure esku dugu Ubuntu 9.4: JauntyJackalope! Nere ustez, aste bete itxoitea da egokiena. Dena dela, ezin baduzue itxaron AURRERA! instalatu baino lehenago irakurri orrialde hau. Konsolatik 8.10etik 9.4era pasatzeko: Alt+F2 eta honako hau idatzi “update-manager -d” berri bat agertuko zaizue, eguneraketa bat eskuragarri duzuela esanez.

Informatikari Euskaldunen VII. bilkura

Sailkatugabeak

Maiatzak 7, Donostiako Teknologi Elkartegiako Eraikin nagusian izango da infomatikari Euskaldunen VII. bilkura. Hemen uzten dizuet egitaraua. Ikusi dezakezutenez, bertan parte hartuko dut. 9:30 etan Markatzaile sozialen hobekuntza posibleen inguruan lantzen ari naizen karrera amaierako proiektuaren aurrerapen bat izango duzue. Nire proiektua, sematags (semantic tags) izena du, eta scuttle sisteman integratzen saiatzen ari naiz, gero […]

GIMPshop zer da?

Sailkatugabeak

Windows utzi eta Linuxera pasa zareten erabiltzaile guztiek, adaptazio denbora bat behar izan duzue ingurune berrira. Programa batzuetara lehenago adaptatu zeate beste batzuetara baino. Dena dela, nere kasu pertsonalean, asko asko asko botatzen dut faltan PhotoShop programa. Ez ematen dituen aukerengatik, horretarako GIMP bait dago, baizik eta bere interfazearengatik. Nahiz eta saiatu, ez nahiz ohitu […]

Ubuntu 8.10, eduroam konektatzen

Sailkatugabeak

Askok arazo asko aurkituko dituzue ubuntu 8.10 bertsioarekin pasahitza bidez babestuta dauden sare inalanbrikoetara konektatzeko. Arazoa Network-manager ena da. Beraz hau kendu eta honen ordez Wicd instalatuko dugu. – Lehenik repositorio berri bat txertatu behar dugu sources.list fitxategian: $ sudo su gedit /etc/apt/sources.list– Ondoren fitxategi bukaeran lerro hau idatzi: deb http://apt.wicd.net intrepid extras – fitxategia […]

Hattrick.org futbola online

Sailkatugabeak

Bizitzan zehar danok jolastu dugu noiz bait PC Futbol joku mitikora ez? Ba orain ekartzen dizuedan jokua oso antzekoa da baina Online. www.hattrick.org da helbidea. Funtzionamendua esan bezala PC futbol bezalako da. Lehenik ekipo bat eskatu behar duzu. Zortea baldin badezu aste beten emango dizute. XI maila desberdin daude, eta maila bakoitza 8 taldez osaturik […]

Windows eta Linux ordenadore berdinean

Sailkatugabeak

Nahiz eta Linux asko aurreratu da azken urte hauetan, batez ere Ubuntu distribuzioari esker, oraindik askori kostatzen zaigu windows etik alde egitea. Batez ere bi arrazoi nagusiengatik: Ohitura eta jokuak. jeje. Dena dela, hemen erakutsiko dizuet nola partizionatu behar den disko gogorra windows instalatuta dagoen ekipo batean ubuntu instalatzeko windows desinstalatu gabe. Erabiliko dudan adibidean, […]

ITSAS taldearen txarla Donostiako Informatika fakultatean

Sailkatugabeak

Abenduak 16, asteraterako ITSAS taldeak txarla bat egingo du software librearen inguruan. Hauek izango dira gaiak: * Diseinu grafikoa, Gimp eta Inkscape (Jon Ander Hernández) * Software Librea Euskal Herrira (Iñaki Alegria) * Programazio azkarra (Jon Unibaso) * Adobe Flex eta Adobe AIR teknologien aurkezpena (Juanan Pereira) Informazioa: www.diariolinux.com