Ubuntu moteltzen ari den programaren bila
2012-11-07 miscellaneous Uncategorized @eu
Azken egun hauetan, eguneraketa dexente instalatu ditut, eta zoriotxarrez nire sistema moteltzen hasi dela nabaritu det. hasiera batean, Eclipse eta Android emuladorearen arazoa zela uste nuen, baina hauek ixterakoan sistema motel jarraitzen zuen.
Beraz, nola jakin zein programa den erruduna?
Terminal batean top komandoa erabiliz programa bakoitza erabiltzen ari den CPU eta Memoria portzentaia ikusteko aukera dugu. Nire kasuan Gwibber programa errekurtso asko kontsumetzen ari zen. Hau jakinda bi aukera ditugu.  Lehena (nire kasua) programa desinstalatzea. Ez dut Gwibber erabiltzen, beraz agur. Bigarrena ordea, Gwibber zerbitzua gelditzea. Hau egiteko, programa edo zerbitzuaren PIN zenbakia jakin behar dugu. Horretarako:
$Â ps aux | grep gwibber
Orain terminalean gwibber programaren PIN zenbakia agertuko zaigu beraz:
$ sudo kill PIN_ZENBAKIA
Esan beharra dago top komandoa exekutatzerakoan, programa bakoitza erabiltzen ari den PIN zenbakia ere agertzen dela. Dena dela, interesgarria da ps aux | grep interesatzenZaigunProgramarenIzena komandoen erabilpena ezagutzea.
Edit:Â Nahiz eta Gwibber desinstalatu (Ubunturen Software Zentrotik), gwibber-service deituriko zerbitzua martxan jarraitzen du. Beraz, errazena terminal batetik zerbitzu hori desinstalatzea da:
$ sudo apt-get remove gwibber-service
Iruzkinak