Marxoak 29an zure web orrialdea itxi nahi duzu? Web orria grebari buruz informatzeko ez badezu  erabili behar, ITXI EZAZU! Hemen duzu behar duzuna. greba29.zip Adi! Zure jatorrizko index fitxategia ondo gorde ordeztu baino lehenago.
Argazkiak elkarbanatzen dituzte; baina aldez aurretik irudi horien egile eskubideak ongi baino hobeto lotuta dituzte, ondoren hauen erabiltzaileak gertutik jarraitu eta salatzeko. Mota guztietako iruzurtiak ezagutu izan ditugu. Internetekin batera, baina, ‘espezie’ berriak sortu dira, bizkorragoak. Sarean aurrera eramateko moduko makina bat tranpa asmatu dituzte, beti ere poltsikoak betetzeko. Ezagunena Phising deritzona da eta banketxeen […]
Sortzailea zara? Kultura zalea? Edo kulturgune bat? Orduan, Topopass da zure txokoa, Iparraldetik heldu zaigun eta euskal kulturari haizea eman nahi dion plataforma parte hartzailea. Euskara eta euskal kultura presente dauzkagu Interneten, gero eta webgune eta tresna gehiago baititugu gure hizkuntzan eskuragarri. Hauei esker, herrietako karriketan bezala, Sareko txokoetan ere euskara eta euskal izaera bizirik […]
Txat bidez jaso nuen mezua: “Megaupload itxi dute eta Anonymousek FBIren web orrialdea erasotu du“. Lehen momentuan harrigarria iruditu zitzaidan, baina 10 minutu ondoren gauzak argi nituen. Juxtu WordPress, Google eta Wikipedia bezalako orrialdeak SOPA legearen aurkako itxialdi digitala burutu ondoren, sarean fitxategiak elkarbanatzeko dagoen biltegi digital handiena ixtea ez zen kasualidadea. Mezu zuzen bat […]
Ba al dakizu zer den software librea? Zuetako gehienek doako programak direla uste du, baina software librea ez da hori bakarrik, eta ez du zertan doakoa izan behar. Software librea, FSF (Free Sofware Fundation)-en arabera, ondorengo lau eskubideak betetzen dituen softwarea da: 0. Helburua edozein dela ere, programa exekutatu ahal izatea. 1. Programa aztertu eta […]
Zuri buruz zuk zeuk baino gehiago dakien norbait dago. Ez dakizu non dagoen, ezin duzu ukitu, baina kontatzen diozun guztia gordetzen du. Ikaragarria da Internetek biltzen duen eduki kopurua. Hau dena kudeatzeko, beste batzuen artean, Google bilatzailea sortu zen. Honi esker, bilatzen ari garen informazioa era azkar eta eroso batean aurki dezakegu Sarean. Denbora epe […]
Orain dela hiru hilabete Ubuntu One eta Dropbbox zerbitzuei buruzko post bat idatzi nuen. Denbora honetan bi zerbitzuak erabiltzen jarraitu dut eta probatxo batzuk egiten, ondorio batzuk atera ahal izateko. Nire ustez, Dropbox Ubuntu One baino garatuagoa dago, baina lehengoan aipatzen nuen bezala, pribatasun aldetik Ubuntu One nahiago dut. Terms of Service eta Privacy Policy […]
Badakit denbora dexente daramala “Nabigatu Euskaraz†kanpainak martxan, baina ni www.aldakur.net blogaren bitartez gaur hasi naiz parte hartzen. Kanpaina polita iruditzen zait, jende askok ez baitaki euskaraz nabigatzeko aukera dagoela. Kanpainaren orrialdeak dioen bezala: Zure nabigatzaileak Lehenengo hitza euskaraz egin dezan bultzatzeko kanpaina da. Zure nabigatzaileak (menuak edozein hizkuntzatan egon arren), zure hizkuntza hobespenei […]
Ze esatek! Rock & Ron diska berrriaren aurkezpen birari hasiera emango dio larunbat honetan Dokan, eta astelehenean Durangoko Plateruenan. Sarrerak 6 eta 8 eurokoak izango dira. Animatu! http://www.zeesatek.com