• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ
NextCloud logo

Ez da software librearen problema izan III (NextCloud vs Google Drive)

2020-05-10 Irakaskuntza Software librea

Edukia

  • 1 Aurreko Postak
    • 1.1 Ez da software librearen problema izan (Moodle vs Classroom)
    • 1.2 Ez da software librearen problema izan II (BigBlueButton vs Discord/Google Meet/Zoom/Teams)
  • 2 Google Drive
  • 3 NextCloud

Aurreko Postak

Aurretik idatzitako bi postei amaiera emateko, datuen biltegiratzeari buruz hitz egin nahiko nuke.

Ez da software librearen problema izan (Moodle vs Classroom)

Ez da software librearen problema izan II (BigBlueButton vs Discord/Google Meet/Zoom/Teams)

Egia esateko izenburua ez dator bat gaur egun bizi dugun COVID-19ren egoerarekin. Hau da, ikastetxe gehienek ez dira Google Drive zerbitzua erabiltzen hasi konfinamendua dela eta. Oker ez banago Google Drive zerbitzua oso barneratua dago gure ikastetxeetan, baina aurreko bi postetan azaldutako informazioa borobildu nahian NextCloud buruz hitz egin nahiko nuke eta software libre hau inplementatzeko egon daitezkeen arazo nabarmenak aipatu.

Google Drive

Aurkezpen gutxi behar duen zerbitzua da Google Drive. Dropbox-eri aurre egiteko Googleen biltegiratzen sistema da. Gure fitxategiak hodeian gorde eta edozein ordenagailutik eskuratu ditzazkegu. Prozesu hau errazteko bi tresna desberdin eskaintzen dituzte.

  • Backup and Sync. Erabilpen pribatura zuzenduta.
  • Drive File Stream. Enpresa arlora zuzenduta.

Agian, etorkizunean post batean azalduko dut bi aukera horien desberditasuna. Kasu honetan interesatzen zaiguna ikastetxeetan Google Drive-ek izan duen gorakada eta zergatia aztertzea. Bere zerbitzu garrantzitsuenen artean honako hauek aipatuko nituzke:

  • Ofimatikan erabiltzen diren fitxategi arruntenak sortzeko eta moldatzeko aukera.
    • odt, ods, odp, doc, docx, xls, xlsx, ppt, pptx…
  • Taldeka momentu realean editatzeko aukera.
  • Fitxategi zein karpetei baimen ezberdinak esleitzeko aukera (Sortu, moldatu, ezabatu, ikusi….).
  • Google kontuekin integrazioa era batekoa da. Ezer instalatu gabe, ezer konfiguratu gabe erabili daiteke.

NextCloud

NextCloud logo
NextCloud logo

NextCloud, hodeian fitxategiak biltegiratu eta kudeatzeko dugun software librea da.

Software libre guztia bezala gure zerbitzari propioan instalatu eta gure fitxategiak gure babes eta kudeaketa propioan izateko aukera eskaintzen digu. Moodle bezala, NextCloud pluginetan oinarritzen da. Ondorioz, sistemari erabilpen kasu gehiago instalatzeko aukera daukagu.

Bestalde, Google Driven bezala dokumentuak online editatu nahi baditugu Collabora zerbitzuarekin konbinatu beharko genuke. Gainera, Iametza-ri esker Xuxen Collaboran integratuta guztiontzat erabilgarri dugu.

Beraz, software librea den soluzio honekin Google Drivek eskeintzen dituen aukera guztiak ditugula esan dezakegu. Ez hori bakarrik, Moodleekin integratu daiteke. Honela Classroom eta Google Driven dagoen lotura NextCloud eta Moodleekin eduki daiteke. Hau da, NextClouden ditugun fitxategiak Moodleen erabili ditzazkegu.

Nik bi zailtasun ikusten dizkiot NextClouderi. Lehena, instalazioa eta mantenua ez dela erraza. Hau da, informatikari batek egin beharrekoa da. Bigarrena, datu bolumen handi batez hitz egiten ari garenez biltegiratze ahalmen handiko zerbitzari ahaltsuak behar dira. Baina, hau ez da aitzakia. Gobernu batek beharrezko informatikariak eta zerbitzariak izateko gaitasuna eduki beharko luke.

Enpresa txikiei begira, datuak hodeiean biltegiratzeko baliabideak izatea zaila izan daiteke, baina, horretarako badira Talaios Kooperatiba bezalako enpresak zerbitzu hau eskaintzen dutenak. Gainera, Talaios Kooperatibak, erabiltzaileen pribatutasuna eta software librearen erabilpena bermatzeagatik ospe handia du sektorean.

Beraz, oraingoan ere, baliabideekin topo egin dugu ala gauzak desberdin egiteko gogo faltarekin?

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua