• HOME
  • ANDROID
    • ANDROID-APP
    • ANDROID-DEVELOPER
    • FIREBASE
  • SOFTWARE LIBREA
  • IRAKASKUNTZA
  • AMARAUNA SAIOA
  • NIRI BURUZ
duckduckgo logo

Handiengandik ihes egiten (III)

2020-12-13 Handiengandik ihes egiten

Edukia

  • 1 Aurreko atalak
    • 1.1 Handiengandik ihes egiten (I) Firefox
    • 1.2 Handiengadik ihes egiten (II) LibreOffice
  • 2 Bilaketak duckduckgo bilatzailearekin
  • 3 Nola erabili ducduckgo
    • 3.1 Pertsonalizatu bilatzailea
    • 3.2 duckduckgo bitartez Google erabili
  • 4 duckduckgo aukera lehenetsi bezala ezarri

Aurreko atalak

Handiengandik ihes egiten (I) Firefox

Aurreko postan (Handiengandik ihes egiten (I)) Firefox nabigatzailea lehenetsi bezala erabiltzea gomendatu nuen. Nik, hala egiten dut ordenagailu zein smartphonean.

Handiengadik ihes egiten (II) LibreOffice

Microsoft Office baztertu eta Google Drive-ek eskaintzen duen aukeratik alde egiteko idazten nuen aurreko postan. (Handiengandik ihes egiten (II))

Bilaketak duckduckgo bilatzailearekin

Esan beharrik ez dago Google bilatzailea erabiltzen duzun bakoitzean zure pribatutasunaren kalterako dela. Besteak beste, egiten duzun bilaketa oro gordeta gelditzen da eta zure IP helbidea zein bestelako datuak gurutzatuz Googleek lasai asko jakin dezake nor zaren. Horregatik, orain arte planteatutako aldaketa guztietatik hau da garrantzitsuena.

Hasiera batean zaila izan daitekeela pentsa dezakezu. Normala da, nik ere berdina pentsatu nuen. Ez da lehen aldia duckduckgo bilatzailea erabiltzen saiatzen naizela, baina oraingoan badirudi bere erabilpenari ohitu naizela eta ez dudala Googleen beharrik.

Adi! duckduckgo ez da bilatzaile librea. Badira bilatzaile libreak, baina ezin ditut gomendatu ez baititut oraindik erabili eta ez ditut asko ezagutzen. Hala ere itxura oso ona daukate beraz, ikerketa txiki bat egin behar dut honen inguruan.

Nola erabili ducduckgo

Egia esan azalpen gutxi behar ditu. duckduckgo.com helbidea edozein bilatzaile bezalakoa da, sinplea. Bilatzen ari zarena erdian dagoen testu kaxatxoan jarri eta botoi nagusia sakatu. Googleek itzulitako emaitzak eta duckduckgok erakusten dituenak oso antzekoak dira. Ez duzu web garrantzitsurik galduko.

duckduckgo.com

Pertsonalizatu bilatzailea

Aukera asko eskaintzen ditu berarekin eroso sentitzeko. Web orrialdean menu bat zabaltzeko ikonoa daukazu. Bertan, aukera asko eskaintzen dituela ikusiko duzu. Hizkuntza, iragarkiak desgaitzeko aukera, auto-iradokizunak, emaitzak eskualdeko espezifikazioen arabera bistaratu… noski, gai edo diseinu nagusiaren koloreak hautatzeko aukera ere daukazu.
Aipatu ditudan hauek eskuragarri dituzun aukera guztietatik gutxi batzuk dira. Egokiena, norberak bilatzailean sartu eta ezarpenetan kuxkuxeatzea izango da.

duckduckgo settings atala

duckduckgo bitartez Google erabili

Gerta daiteke jasotako emaitza batekin guzti ados ez egotea eta ea Googleek zer dion jakiteko kuriositatea izatea. Kasu honetan ere, duckduckgok aukera azkarra eskaintzen dizu. Bilaketaren amairen !g idatzi eta zuzenean google bilatzailera bidaliko zaitu zure bilaketaren erantzunarekin. Hau da, edozein momentutan Google erabili dezakezu !g karaktereak erabiliaz.

Normalean ez dut aukera hau erabilzen, baina aizu! hor dago, interesgarria da eta bai! noizbait erabili izan dut. Ez da ezer gertatzen. Aldaketak ez dira inoiz errazak eta ez dute zertan %100 behin-betikoak izan beharrik. Lasai.

duckduckgo aukera lehenetsi bezala ezarri

Beraz, gauzak errazteko eta modu eroso batean erabiltzen hasteko egin behar duzun lehen gauza zure gailuen nabigatzaile guztietan (pc, smartphone…) bilatzaile lehenetsi bezala jartzea izango da.
Firefox (jadanik Firefox erabiltzen duzulako 😉 ) nabigatzailearen aukeretan search atalean aurkituko duzu aldaketa hau egiteko aukera.

duckduckgo bilatzailea aukera lehenetsi bezala Firefoxen

Android sistema eragilean Firefox zein Chrome nabigatzaileetan aldaketa berdina egin dezakezu inongo arazorik gabe. Gainera nahi baduzu Google Playean DuckDuckGo Privacy Browser deituriko aplikazioa duzu. Hau, pribatutasun ezarpenak konfiguratutako Android nabigatzailea da. Nik oraindik ez dut asko probatu, baina Firefox nabigatzailearen oso antzekoa dela ikusi dut.

Iruzkinak

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

FITXATEGIA

Hilabetea aukeratu
  • January 2021
  • December 2020
  • November 2020
  • May 2020
  • April 2020
  • June 2018
  • November 2017
  • June 2017
  • May 2017
  • March 2017
  • February 2017
  • January 2017
  • July 2016
  • June 2016
  • May 2016
  • April 2016
  • March 2016
  • February 2016
  • January 2016
  • December 2015
  • November 2015
  • February 2015
  • January 2014
  • October 2013
  • September 2013
  • August 2013
  • June 2013
  • May 2013
  • April 2013
  • March 2013
  • February 2013
  • January 2013
  • November 2012
  • October 2012
  • July 2012
  • June 2012
  • May 2012
  • April 2012
  • March 2012
  • January 2012
  • December 2011
  • November 2011
  • October 2011
  • August 2011
  • July 2011
  • June 2011
  • May 2011
  • April 2011
  • March 2011
  • February 2011
  • January 2011
  • December 2010
  • November 2010
  • October 2010
  • September 2010
  • August 2010
  • July 2010
  • June 2010
  • May 2010
  • April 2010
  • March 2010
  • February 2010
  • January 2010
  • December 2009
  • November 2009
  • October 2009
  • August 2009
  • July 2009
  • June 2009
  • May 2009
  • April 2009
  • March 2009
  • February 2009
  • January 2009
  • December 2008
  • November 2008
  • July 2008
  • June 2008
  • May 2008

Identitateak

  • Facebook
  • Linkedin
  • Mastodon
  • Twitter
  • Web pertsonala

Proiektuak

  • Bizitokitik – Desde Casa
  • Paper-Simple-Blog
  • WP-labur
  • WP-polr

Baliabideak

  • Gist
  • GItHub

Kolaborazioak

  • Euskadi Irratiia – Amarauna
  • Gaztezulo
Logo Creative Commons Creative Commons. Aitortu-PartekatuBerdin 3.0
Kontaktua