Egun batzuk naramat #15M, #spanishrevolution, #nolesvotes eta #democraciarealya etiketak jarraitzen. Onartu behar dut, hasieran ez nituela gauzak oso garbi edo behintzat ez nuela asko ulertzen mugimendu hau, baina azkenean ulertu dudala uste dut. Oso interesgarria iruditu zait “Akanpaden inguruko hausnarketak” posta eta gauza askorekin ados nago. Aipagarria iruditzen zait Sektarioak eta mesfidatiak gara parrafoa: “Herri […]
Baditut lagun batzuk, Adroid sistema eragilea duen mugikorra erosi dutenak, baina gmail kontua erabiltzen ez dutenak. Hau da, gmail kontu bat ireki zuten Android konfiguratzeko, baina ez dute kontua erabiltzen. Ni ez naiz Google, Facebook eta halako multinazionalen oso laguna, baina erabiltzen ditut, (dituen arrisku eta onurak jakinda ). Gaur egun, bai Google eta bai […]
Zer erabiltzen duzue ordenagailuan? Hilabetean behin beti daukat lagunen bat ordenadorean arazoak dituena eta niregana jotzen duena hauek konpontzeko. Ziur nago ez dela bere errua, baina imaginatzen dezuen bezala Windows maitagarria du instalatua, beraz sobran dira esplikazioak. Nire asmoa, pixkanaka pixkanaka nire inguruko jendea Ubuntu erabiltzen hastea da, baina horretarako, hasiera hasieratik beharrezkoak dituen pakete […]
Oztopo guztien gainetik Euskal Herritarrok urte askotan zehar daramagun idependentziaren bidean geroz eta indartsuago jarraitzeko erabakia hartu dugu! Horregatik inguru guztietara zabaldu behar dugu gure idependentzia nahia, eta kasu honetan internet ez da ezberdina izango. Beraz, Zuen Twitter, Facebook, Tuenti edo bestelako sare sozialetako profilean idependentisten txapa ezartzera gonbidatzen zaituztet. Sare sozialak kaleko ispilu direlako, […]
Denbora asko darama googleek sare sozialetan aurrea hartu nahian, baina argi dago ezin duela Facebookekin eta Twitterrekin. Lehenengo Google Wave zerbitzua atera zuen, gero Buzz, eta bi proiektu hauetan porrot egin ondoren “+1″ zerbitzua atera du. Momentu hauetan, egoera esperimentalean dago beraz denbora piskatxo bat pasa beharko da benetako eragina ikusteko. Baina zertan datza zerbitzu […]
Aste honetan kaleratu da Firefox 4 nabegatzailea eta jadanik instalatuta daukat. Post hau bertsio berriarekin idazten ari naiz 🙂 . Beti bezala Windows eta Linuxentzat eskuragarri dago. Windows: http://www.mozilla.com/eu/firefox/ Ubuntu erabiltzaileentzat eguneraketa errazagoa da. $ sudo add-apt-repository ppa:mozillateam/firefox-stable $ sudo apt-get update && sudo apt-get upgrade Hemen uzten dizuet librezalek eginiko albistea […]
Gaur egun, kasu askotan baliagarriak ez diren eta urte asko duten legeen menpe gaude. Horregatik, aspaldi heldu zen legea moldatzeko garaia. Hortan dabiltza munduko gobernu guztiak, baina beti bezala beraien interesei begira sortzen dituzte lege berriak. Hau da, arazo baten aurrean debekua hartzen dute oinarri. Ezin da erre, baina tabakoa saltzen dugu, natura zaintzeko kotxea […]
Urtarrila 27an zure web orrialdea itxi nahi duzu? Grebari buruz informatzeko ez badezu web orria erabili behar, ITXI EZAZU! Hemen duzu behar duzuna. Adi! Zure jatorrizko index fitxategia ondo gorde ordeztu baino lehenago. greba27.zip
Esan bezala Diaspora sare sozialean gonbidapen bat jasotzeko zozketa egin dut. Dena dela, eta bideoan ikusiko dezuten bezala, Txopik email baten bidez bere bost gonbidapenak erabiltzeko aukera nuela esan zidan beraz, SEI IRABAZLE DITUGU! Hona hemen bakoitzak zuen zenbakia (iruzkinen ordena errespetatuz) 0 Iker 1 Goretti 2 Iñaki Agirre 3 Nagore Vega 4 Andoni 5 […]
Aurreko postean komentatu nuen bezala, atzo Euskadi irratian egon nintzen Diaspora sare sozialari buruz hizketan. Hemen duzue elkarrizketa. Utzi zuen iruzkinak. 🙂 Eta ez ahaztu hurrengo asteartean Diaspora sare sozialerako gonbidapen bat zozketatuko dudala .