miscellaneous


Zozketaren emaitza! Diaspora sare sozialarentzat

miscellaneous

Esan bezala Diaspora sare sozialean gonbidapen bat jasotzeko zozketa egin dut. Dena dela, eta bideoan ikusiko dezuten bezala, Txopik email baten bidez bere bost gonbidapenak erabiltzeko aukera nuela esan zidan beraz, SEI IRABAZLE DITUGU! Hona hemen bakoitzak zuen zenbakia (iruzkinen ordena errespetatuz) 0 Iker 1 Goretti 2 Iñaki Agirre 3 Nagore Vega 4 Andoni 5 […]

Euskadi irratian, Diaspora

miscellaneous

Aurreko postean komentatu nuen bezala, atzo Euskadi irratian egon nintzen Diaspora sare sozialari buruz hizketan. Hemen duzue elkarrizketa. Utzi zuen iruzkinak. 🙂 Eta ez ahaztu hurrengo asteartean Diaspora sare sozialerako gonbidapen bat zozketatuko dudala .

Firefox europan txapeldun!

miscellaneous

StatCounter-en arabera Firefox Europan erabiltzaile gehien dituen nabigatzailea da gaur egun. Hain zuzen ere, erabiltzaileen % 38.11k Firefox aukeratzen du nabigatzeko. Dena dela, siliconnew-ek dioen bezala, Firefoxen garaipen honetan Chrome nabegatzaile berriaren “laguntza” izan du, Internet Explorerreko erabiltzaile asko Chrome-ra pasa baitira. Nire ustez aipagarria da, Firefoxen eboluzioa eta nola pixkanaka pixkanaka jendearen ordenadoreetan bere […]

Lainoaren lehen sustoa

miscellaneous

Hil honetan erabiltzaile askori hileak puntan jarri dizkion albiste bat zabaldu da. Bazirudien Delicious itxi egin behar zutela. Ezagutzen ez duzuenentzat, Delicious, zuen laster markak online izateko aukera ematen duen zerbitzu bat da. Gainera, nahi izanez gero, laster markak beste erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera ematen du. Beraz, albistea zabaldu denean jendea urduri jartzen hasi da, beraien laster markak galtzeko […]

Ubuntu ezagutu instalaziorik egin gabe

miscellaneous

Geroz eta indar gehiago hartzen ari da Ubuntu sistema eragilea, baina oraindik jendea izutu egiten da Linux hitza entzuten duenean. Instalazioa oso erraza da, baina hori beste post baterako utziko dugu. Oraingo honetan jendeak Ubuntu ezagutzea nahi dut eta honetarako jarraitu beharreko pausoak oso errazak dira. Gainera, zuen ordenagailuan ez duzue ezer instalatu behar. Jarraitu […]

Diaspora martxan, gonbidapenen bidez

miscellaneous

Jadanik Diaspora sare deszentralizatua martxan jarri da gonbidapen sistemaren bidez. Proiektuarekin Kickstarter-en bidez kolaboratu zutenak dira gonbidapena jasotzen ari diren lehenengoak, eta ondoren posta zerrendara harpidetuta daudenak izango dira. Ni, nire gonbidapenaren zain nago eta irrikitan proiektu berri honen etorkizuna nola bilakatzen den ikusi eta bertan parte hartzeko.  Momentuz dena galdera ikurrak dira Diasporarekiko, baina […]

informa.tika euskarazko blog berria

miscellaneous

Interneten euskararen presentzia geroz eta handiagoa dela errealitate bat da. Alde batetik, euskaltube, zutagu eta berriketan bezalako sare sozialak ditugu gure esku eta bestalde WordPress plataformari esker geroz eta informazio gehiago lortu dezakegu euskaraz. Dena dela, informatika arloan euskaraz informazio teknikoa aurkitzea nahiko zaila izaten da askotan , baina  hutsune hau bete dezakeen blog bat […]

Berriketan.info, informazio guztia klik batean

miscellaneous

Egun batzuk daramatza martxan euskaraz sorturiko azken sare sozialak. Lehen egunetik erregistratuta nago eta benetan oso erakargarria iruditzen zait berria egunkariak bultzaturiko proiektu hau. Berriketan.info orriak dioen bezala: Berriketan.info informazioan oinarritutako komunitate bat da, informazioaren jario azkarra bideratuko duena. Plataformako erabiltzaile bakoitzak (kazetariek, adituek, herritarrek….) profil propioa izango du, eta profil hori automatikoki Twitter-eko eta […]

Sare zentralizatua eta deszentralizatua

miscellaneous

Atzo Diasporari buruz hitz egin nuen eta sare zentralizatu eta deszentralizatuak aipatu nitun. Aproposa iruditu zait bi sareen krokis txiki bat egitea, hauen funtzionamendua hobeto ulertzeko. SARE ZENTRALIZARTUA SARE DESZENTRALIZARTUA

Diaspora sare sozial deszentralizatua

miscellaneous

Orain dela gutxi Diaspora izeneko sare sozial deszentralizatuaren berri izan nuen. Baina zer da sare sozial deszentralizatua? Bere izena dioen bezala ez dago zerbitzari nagusi baten menpe. Esate baterako, gaur egungo sare sozialak zentralizatuak dira. Hau da,  Facebookera igotzen dugun informazioa Facebook dituen zerbitzarietan gordetzen da, eta guzti hau ikusi ahal izateko Facebookeko zerbitzarietara konektatu […]