miscellaneous


Ubuntu moteltzen ari den programaren bila

miscellaneous Uncategorized @eu

Azken egun hauetan, eguneraketa dexente instalatu ditut, eta zoriotxarrez nire sistema moteltzen hasi dela nabaritu det. hasiera batean, Eclipse eta Android emuladorearen arazoa zela uste nuen, baina hauek ixterakoan sistema motel jarraitzen zuen. Beraz, nola jakin zein programa den erruduna? Terminal batean top komandoa erabiliz programa bakoitza erabiltzen ari den CPU eta Memoria portzentaia ikusteko aukera […]

Ubuntu 12.04 LTS badator!

miscellaneous

Ubuntu sistema eragilea sei hilabetero bertsio berri bat ateratzen du. Neretzat oso deserosoa da hain epe laburrean sistema osoa eguneratu behar izatea. Horregatik, Soilik LTS (Long Term Support) bertsioak instalatzeko erabakia hartu nuen. Bertsio hauek 2 urtetan behin eskuragarri daude eta bost urteetan zehar eguneraketak jasotzen dituzte. 23 egun barru Ubuntu 12.04 LTS bertsioa izango dugu […]

Iruzur berriak Sarean

miscellaneous

Argazkiak elkarbanatzen dituzte; baina aldez aurretik irudi horien egile eskubideak ongi baino hobeto lotuta dituzte, ondoren hauen erabiltzaileak gertutik jarraitu eta salatzeko. Mota guztietako iruzurtiak ezagutu izan ditugu. Internetekin batera, baina, ‘espezie’ berriak sortu dira, bizkorragoak. Sarean aurrera eramateko moduko makina bat tranpa asmatu dituzte, beti ere poltsikoak betetzeko. Ezagunena Phising deritzona da eta banketxeen […]

Topopass.com

miscellaneous

Sortzailea zara? Kultura zalea? Edo kulturgune bat? Orduan, Topopass da zure txokoa, Iparraldetik heldu zaigun eta euskal kulturari haizea eman nahi dion plataforma parte hartzailea. Euskara eta euskal kultura presente dauzkagu Interneten, gero eta webgune eta tresna gehiago baititugu gure hizkuntzan eskuragarri. Hauei esker, herrietako karriketan bezala, Sareko txokoetan ere euskara eta euskal izaera bizirik […]

Hiru hilabetez Ubuntu One erabiltzen

miscellaneous

Orain dela hiru hilabete Ubuntu One eta Dropbbox zerbitzuei buruzko post bat idatzi nuen. Denbora honetan bi zerbitzuak erabiltzen jarraitu dut eta probatxo batzuk egiten, ondorio batzuk atera ahal izateko. Nire ustez, Dropbox Ubuntu One baino garatuagoa dago, baina lehengoan aipatzen nuen bezala, pribatasun aldetik Ubuntu One nahiago dut. Terms of  Service eta Privacy Policy […]

Trintxerpeko jaiak 2011!

miscellaneous

Hurrengo astean hasiko dira trintxerpeko jaiak eta aurten inoiz baino potenteagoak datoz! Lehen mailako bertsolari eta kontzertuak izango dira Gudarien enparantzan. UZATILAK 15 OSTIRALA Diskofesta! UZTAILAK 16 LARUNABTA Lauroba Des-Kontrol Hesian UZTAILAK 17 IGANDEA Bertso saioa “bikoteka” Unai Iturriaga eta Amets Arzallus Jon Maia eta Xebastian Lizaso Jokin Labayen eta Arkaitz Oiarzabal “Xamoa” Gai jartzailean […]

Google+. Oraingoan bai?

miscellaneous

Sare sozialen “merkatuan” muturra sartzeko beste saiakera bat egiten ari da Google. Beste post batean komentatu nituen Googlelek egindako beste saiakerak. Oraingoan Google+ sare soziala aurkezten digute, eta uste dut oraingo honetan proiektua aurrera atera daitekeela. Dena dela, oso zaila izango du facebooki aurre egitea. Lehengo egunean irakurri nuen gaur egun 700 milioi erabiltzaile dituela. Hau […]

about.me Zure identitatea sarean

miscellaneous

Lehengo egunean http://www.about.me orrialdearekin topo egin nuen. Bertan erregistratu eta identitate bat sortzeko aukera duzu. Gaur egun, jende asko sare sozial batean baino gehiagotan erregistratua dago, eta askotan jendeari gure identitate digitalaren helbidea adieraztea ez da erraza izaten. Horregatik interesgarria iruditu zait about.me orria. Bertan, zure identitate digitala osatu dezakezu. Zure buruaren deskribapen txiki bat, argazkitxo bat […]

Twitter asmatu ote nuen?

miscellaneous

Hiru web orrialde berri egin behar ditut hurrengo hilabeteetan, eta hauek nola eraiki pentsatzen ari nintzela, nik egindako lehen orrialdea burura etorri zait. Gogoan dut galeon.com dohako hostalarian sartu nuela. Beraz bururatu zait: Martxan jarraituko al du? eta hara! zerbait badago martxan! http://www.herria.galeon.com jajaja. Zenbat denbora pasa den (azken eguneraketa 2002-5-03 koa da), zenbat gauza ikasi ditudan diseinu […]

Debekua! XXI. mendeko legeen gakoa

gizartea miscellaneous Uncategorized @eu

Gaur egun, kasu askotan baliagarriak ez diren eta urte asko duten legeen menpe gaude. Horregatik, aspaldi heldu zen legea moldatzeko garaia. Hortan dabiltza munduko gobernu guztiak, baina beti bezala beraien interesei begira sortzen dituzte lege berriak. Hau da, arazo baten aurrean debekua hartzen dute oinarri. Ezin da erre, baina tabakoa saltzen dugu, natura zaintzeko kotxea […]