XXI. mendeko Sareak lanpostu berriak eta enpresen baitako rol berriak sortu ditu; marka baten inguruko komunitate digitala eraiki eta kudeatzeaz arduratzen denarena, adibidez. Interneti esker, negozio ereduak aldatzen ari dira, eta hauekin batera, baita marken eta bezeroen arteko komunikazioa eta harremana ere. Urte batzuk atzera, hartueman hau oso eskasa zen, soilik telebista, irrati edo prentsa […]
Jadanik Android aplikazioak garatzeko beharrezko softwarea instalatuta dugu. Orain Gure lehen aplikazioa egingo dugu. Beti bezala, “Hello World” izango da! 1 -Eclipse ireki. 2- File -> New -> Android Project. 3- Project Name: HelloWorld Orain  ze Android bertsioarako garatuko dugun aplikazioa aukeratu behar dugu. Nire kasuan Android 2.2 (API level 8) aukeratu dut. Azkenik  paketearen izena […]
Batzuei halakorik sinestea kosta egiten zaien arren, kirola egitea, osasuntsua ez ezik, dibertigarria ere izan daiteke. Azkenaldian, teknologia berriak bidelagun ditugu honetan. Korrika edo bizikletaz ze ibilbide egin dugun, zenbateko distantziatan mugitu garen, lagun koadrilan marka onenak zeinek dituen… guztia jakin dezakegu, diru gutxiren truke gainera. GPSa eta Internet konexioa ahalbidetuko dizkizun smartphone batean aplikazio […]
Makina birtual batean Ubuntu Server 12.04 instalatu dut (10GBeko disko birtuala sortu dut). Honekin eta Amazonen zerbitzariarekin pixkanaka gauza gehiago ikasteko aukera izateko. Instalazioa nahiko erraza da. Ez dago ezer berezirik. Instalazioan OpenSSH instalatu dut. Erosotasuna dela eta, mahaigain ingurunea instaltzea ideia ona dela iruditu zait. sudo apt-get update sudo apt-get install ubuntu-desktop Modu honetan, zerbitzari […]
Megaupload itxi zuten, baina elkarbanatzeko dugun grina ez. Internetek mundu berri baten ateak ireki eta ezagutza partekatzeko bitartekoak eman dizkigu. Errealitatean ez bezala, mundu digital honetan gure fitxategi eta datuak besteren esku ere jartzen ditugu. Horregatik eta horretarako, zerbitzu ezberdinak jaio dira, tartean, ezagunenetarikoa: Megaupload. Baina gauzak aldatu egin dira. Gobernuek Sareko askatasunarekin amaitu nahi […]
Hauek dira jarraitu ditudan lehen pausoak LTS bertsio hau instalatu ondoren. 1- Ubuntu One instalatu: Kasu honetan instalazioa oso erraza da. Ubunturen ezkerreko barran U1 ikonoan klikatuz nahikoa da. Dena dela, nire kasuan errore bat jaso dut. Konkretuki errore hau: https://bugs.launchpad.net/ubuntu/+source/ubuntuone-installer/+bug/853060 Hau saihesteko terminal baten bitartez instalatu behar dugu. sudo apt-get install ubuntuone-control-panel-qt 2- […]
Atzo Googleek Googlee Drive zerbitzua aurkeztu zuen, Dropbox, Sky Drive eta Ubuntu One zerbitzuei aurre egiteko helburuarekin. Honela, 5GBeko disko gogor birtual bat dugu Googleen zerbitzarietan. Esan beharra dut, Googleek ateratzen dituen produktu gehienak probatzea gustokoa dudala, eta hauetako asko egunero erabiltzen ditudala. Beraz, Google Drive probatzeko irrikatan nengoen (gaur egun Dropbox eta Ubuntu One […]
Android sistema eragilearentzat aplikazioak programatzeko java lenguaia erabiltzen da. Baina programatzeko hasteko egin beharreko lehen gauza, beharrezkoak diren tresnak instalatzea da. Kasu honetan, Eclipse, java JDK eta Android SDK dira instalatu beharreko tresnak. Prozesu hau, Ubuntu 11.04 bertsioarekin egina dago, baina suposatzen dut beste bertsioekin oso antzekoa izango dela. Windows sistema eragilean ere, jarraitu beharreko pausoak […]
Ubuntu sistema eragilea sei hilabetero bertsio berri bat ateratzen du. Neretzat oso deserosoa da hain epe laburrean sistema osoa eguneratu behar izatea. Horregatik, Soilik LTS (Long Term Support)Â bertsioak instalatzeko erabakia hartu nuen. Bertsio hauek 2 urtetan behin eskuragarri daude eta bost urteetan zehar eguneraketak jasotzen dituzte. 23 egun barru Ubuntu 12.04 LTS bertsioa izango dugu […]
Nahiz eta, Googleen aldetiik konfirmaziorik ez izan, sarean zehar, hil honetan Google Drive zerbitzua gure artean egongo delaren zurrumurrua zabaldu da. Google Drive, Dropbox, iCloud, Ubuntu One  eta hodei zerbitzua ematen duten aplikazioei aurre egiteko sortu du Googleek. Zurrumurruak diotenez, doako zerbitzuak 5GB eskeiniko ditu eta diru gutxiren truk hau zabaltzeko aukera izango dugu. Dirudienez, […]