Skype bertsio berri bat Ubuntun

Filed in miscellaneous | Ubuntu Leave a comment

Skype_Ubuntu logo

Microsoft-ek Skype 4.2 bertsioa aurkeztu du. Ez dira eguneraketa handiak egin, eta Windows eta MAC OS sistemen bertsioekin konparatuz penagarria da Skyperen interfazea, baina errore dexente zuzendu dituzte eta gure lagun eta familiarekin komunikatzeko aukera izaten jarraituko dugu.

Gogoratu, Skype ez dela software librea, baina bideo komunikazio munduan erabiliena da.

Instalazioa oso erraza da.

- http://www.skype.com/es/download-skype/skype-for-computer/ helbidean Ubuntu 12.04 (multiarch) aukeratu. Zure bertsioa 12.10 edo 13.04 baldin bada ere hau aukeratu beharko duzu. Ez dut probatu, baina ez dut uste arazorik izango duzunik.

.deb fitxategi bat deskargatuko duzu. Fitxategi hauek bi klik-en bitartez exekutatzen dira. Nire kasuan, aurreko bertsioarekin arazoak izan ditut. Beraz, .deb fitxategia exekutatu baino lehenago, terminal bat ireki eta ondorengoa idatzi:

$ sudo apt-get remove skype-bin:i386

Honekin nahiko da. Nire kasuan audio eta bideo arazorik ez ditut izan. 64 bit-eko sistemetan arazoren bat somatzen baduzu libasound2-plugins:i386 instalatu.

iturria: http://www.omgubuntu.co.uk/2013/05/skype-for-linux-4-2-released

Software librea. Nabegatzailea

Filed in Software librea | Uncategorized Leave a comment

FirefoxChromiumsrWare

 

 

 

 

Aurreko postan modu sinple batean Software librea zer den azaldu nuen. Ez dakit honen inguruan zenbat post idatziko ditudan, baina nire helburua jendea beldurra kentzea eta bere ordenagailuan Linux motako sistema eragile bat instalatzea izango da. Baina horretarako asko falta da.

Sistema eragileaz aldatzea ez da gauza zaila, baina sistema berri bat kudeatzen hastea deserosoa izan daiteke. Horregatik errazena aldaketak pixkanaka egitea da. Beraz, gehien erabiltzen degun softwarearekin hasiko gara. Nabegatzailea alegia.

Suposatzen dut post hau irakurtzen dagoen jendea Windows sistema eragilea erabiltzen duela. Windows sistema eragilean defektuz instalatuta dagoen web nabegatzailea Internet Explorer da. Gauzak argi. IE azken urteetan asko hobetu du baina hala ere, nabegatzaile txarra da.

Beraz, software libre munduan sartzen ari garenez, nabegatzaile aske bat instalatuko dugu. Nire gomedioak Firefox eta Chromium dira. srWare nabegatzailea Chromiun nabegatzailearen fork bat da eta diotenez, errendimendu hobea dauka. Nik oraindik ez dut probatu.

Firefox: http://www.mozilla.org/eu/firefox/fx/

Chromium: http://download-chromium.appspot.com/#Win

srWare: http://www.srware.net/software_srware_iron_download.php

Oharra: Chromium ez da Google Chrome. Google Chorme, Chromium nabegatzailean oinarritzen da. Baina, Chrome nabegatzailean Googleek sarean egiten ditugun mugimenduak monitoritzatzen ditu eta beraien datu baseetan gorde. Horregatik, Chromim gomendatzen dut.

srWare nabegatzaileak, Chromium bezala, gure pribatasuna bermatzen du. Beraz, hau ere aukera polita izan daiteke.

 

 

Keon eta Peak, FirefoxOS duten lehen gailuak salgai!

Filed in Uncategorized Leave a comment

Geeksphonek aurkeztu duen bezala, hurrengo astetik aurrera FirefoxOS duten lehen gailuak eskuragarri izango ditugu. Keon eta Peak hain zuzen. Ez dira gailu oso potenteak, ondorioz prezioa ez da soso “altua”.

keon
peak

Keon 91€ + BEZa.

Peak 149 + BEZa.

Denda: http://shop.geeksphone.com

Nautilus-Terminal plugin-a

Filed in Uncategorized Leave a comment

Nautilus-Terminal
Plugin interesgarri bat. Honekin, F4 tekla sakatuz Nautilusen terminal bat integratuta agertuko zaigu. Gainera, momentuan gauden lekura mugituko da. Hau da, “cd” komandoa automatikoki exekutatzen da.

Instalazioa oso erraza da. Nik Ubuntu 12.04 LTS bertsioa instalatuta daukat.

sudo add-apt-repository ppa:flozz/flozz
sudo apt-get update
sudo apt-get install nautilus-terminal

Azkenik, nautilus berrabiarazi.

sudo nautilus -q

Nautilus-Terminal-example

Aro berri baten hasiera

Filed in Publikazioak Leave a comment

mega

Zeelanda Berrian eta ikuskizun polemiko samar batekin aurkeztu zuten urtarrilean Mega zerbitzua, Megaupload ordezkatzera eta hodei konputazioa irauli nahian datorrena

Urtebete igaro da Megaupload zerbitzu ospetsua itxi zutenetik. Egile eskubideen denfentsan oinarrituta, Ameriketako Estatu Batuetako FBIak Kim Schmitz –Kim Dotcom ezizenaz ezaguna–, eta proiektuaren beste sortzaileak kartzelara bidali zituen; eta zerbitzua bertan behera utzi, noski.

Hilabete hauetan, baina, argi geratu da ezin dituztela Sarean fitxategiak elkarbanatzeko aukera eskaintzen duten zerbitzu guztiak akabatu, edo ez dutela nahi. Izan ere, Megaupload desagertu ostean hainbat aukera berri sortu dira eta, beraz, ez dugu Internet bidez musika edo filmak deskargatzeko ahalmena galdu.
@KimDotcom eta enparauek, espetxetik atera bezain pronto, baliabide berri bat diseinatzeari ekin zioten eta, horrela, Megauploaden bortxazko agurraren lehen urteurrenean Mega aurkeztu dute, www.mega.co.nz helbidean, hain zuzen ere.

Mega honek erregistratutako erabiltzaile bakoitzari 50 GB eskaintzen dizkio doan. Kontuan hartu, orain arte, antzeko zerbitzuek (Dropbox, Google Drive, Ubunutu One)  2 eta 5 GB arteko biltegia eskaintzen zutela eta dutela; aldea nabarmena da, hortaz. Gainera, besteen kasuan gertatzen ez den bezala, Megara igotzen ditugun fitxategi guztiak zifraketa baten bitartez babesten dira, RSA 2048 bit-eko algoritmoan oinarrituta. Babes neurri honen ondorioz, pasahitza ezagutzea ezinbestekoa da edozein fitxategi eskuratu ahal izateko. Sistema honek gure datuen erabateko pribatutasuna bermatzen du eta, 50 GBeko edukiera dugunez eskura, gure disko gogorreko babes-kopiak Sarean modu seguruan biltzeko zerbitzu aproposa da Mega, besteak beste.

Zifraketa honen helburu nagusia, ordea, datuak babestetik haratago, @KimDotcom-ek eta bere langileek igotzen diren fitxategien edukia ezagutuko ez dutela bermatzea da. Alegia, hemen, edukiak erabiltzaileen ardura dira, ez Mega proiektuarenak, azken honek ez baititu ezagutzen. Horregatik, legea urratzen duen fitxategirik baldin badago tartean, erabiltzailea izango da hauen erantzule bakarra. Gauzak horrela eginda, arazo judizialak saihestu nahi dituzte edo, beste modu batera esanda, @KimDotcom-ek eskuak garbitu nahi ditu.

Beste berrikuntzetako bat zerbitzuaren arkitektura da, sare banatuen sistema baitu oinarri. Ez dago zerbitzari nagusi bat, baizik eta nodo edo puntu ezberdinak, eta honela, fitxategiak munduko hainbat zerbitzari ezberdinetan gordetzen dira. Beraz, FBI-ak @KimDotcom-en proiektu berria zapuztu nahi izango balu, operazio bat baino gehiago beharko luke, zerbitzari bakar bat zentsuratzea ez baita nahikoa.

Edozein kasutan, @KimDotcom-en asmo berriaren hasiera besterik ez da Mega hau. Datozen hilabeteetan, filmeekin eta musikarekin lotura zuzena duten hainbat zerbitzu argitaratuko ditu, eta merkatua hankaz gora jarriko du, ziur.

Publikazioahttp://www.gaztezulo.com/artikuluak/aro-berri-baten-hasiera

Teknozale (hasieran Teknoeus) euskal komunitatea sortzen

Filed in miscellaneous Leave a comment

Google plus sarean Teknoeus izenarekin euskal komunitate bat sortu berri dut. Komunitatean aipatu dudan bezala, teknologia gustokoa dugun (Software & Hardware)  euskaldunak biltzea da nire asmoa.

Software eta Hardwarearekin lotura duen edozer gaiaz hitz egin daiteke. Jendea parte har dadila animatu nahi dut. Linux, Windows, iOS, Android, Windows Phone, FirefosOS, Tablet, Smartphone…. nahi duzuenari buruz hitz egin. Euskaldunon bilgune bat izatea gustatuko litzaidake.

Gai guzti horiei buruz ditugun galderak, zalantzak, hausnarketak, ideiak… komunitatean azaldu. Denen hartean asko ikasi dezakegu.

Momentu honetan 10 min pasa dira komunitatea sortu nuenetik eta jadanik 10 pertsona bildu gara. Gainera, lehen erronka dugu. Komunitatearen azalarentzat logo bat diseinatzea behar dugu! animatzen zara?

https://plus.google.com/u/0/communities/117484891134123888758

Edit: Komunitatearen kideek eskatuta komunitatearen izena aldatu da. Nire ustez ideia ona izan da Teknoeus izenaren ordez, Teknozale erabiltzea. Momentu honetan 63 kide gara eta komunitatea guztiz aktiboa da.

, , ,

Google Reader Off

Filed in miscellaneous Leave a comment

GoogleReaderOff02

Atzo Googleek, Google Reader zerbitzua itxiko duela argitaratu zuen. Berehala Twitter sarean ”Google Reader” trending topic bihurtu zen  eta milaka erabiltzaile bere kexa eta desadostasuna azaldu zuten.

Erabakia hartuta dago eta ez dago aldaketa posiblerik. Diotenez, Google Plus sare sozialaren onurarako egingo dute itxiera hau. Ikusiko dugu, baina nire ustez Google Plus sareak eskeintzen duena eta RSS irakurgailu batek eskeintzen duena ez da gauza bera.

Dena dela, RSS mundua ez da Google Readerekin amaitzen eta beste zerbitzu batzuk ditugu gure esku. Nire gomendazioa Feedly da.

Orain arte Feedly Google Readerren API bat erabiltzen zuen. Hobeto esanda, erabiltzen du. Beraz, Googleek zerbitzua ixten duenean API hau ere zerbitzuz kanpo geratuko da, baina arazo honi arrurre egiteko, Normandy proiektuan lanean ari dira. Proiektu hau, Google Readeren APIa klonatzean datza. Beraz, arazorik gabe zerbitzua erabiltzen jarraituko dugu.

Feedly, Chrome, Firefox, Android eta iOS bidez erabilgarria da.

Erosi, baina bermez

Filed in miscellaneous | Publikazioak Leave a comment

Erosi baina bermez

Baliabide gutxiko negozio hasiberrien edo startup delakoen sorrera esponentzialki hazten ari da azken aldian, krisia izan daiteke horren arrazoia, eta bereziki online denden inguruan ugaritzen ari dira.

Internet bidezko erosketen karietara mugitzen den diru kopurua ikaragarria da eta, herrialde askotan dagoeneko online kontsumitzea ohitura errotua den arren, gurean oraindik askok mesfidantzaz begiratzen diote. Aldatzeko garaia da, Sarearen bidez egindako erosketak oso seguruak izan baitaitezke zenbait neurri hartuz gero.

Hasteko, gure ordenagailua segurua izatea ezinbestekoa da, eta hau lortzea ez da batere zaila. Linux darabiltenek ez dute arazo handirik izango; sistema eragilea erabat eguneratuta edukitzearekin nahikoa baita. Mac OS sisteman birusak egon badaude, baina momentuz, sistema eragile hau Linux-en parera jarri daiteke hartu beharreko segurtasun neurriei dagokionez. Windows erabiltzaileentzat, ordea, gomendagarria da antivirus bat instalatu eta aldiro-aldiro eguneratzea, gainera badira doako batzuk.

Eguneraketekin jarraituz, oso garrantzitsua da web nabigatzailearen azken bertsioarekin aritzea beti. Chrome eta Firefox nabigatzaileak beren kabuz eguneratzen dira eta, beraz, arazorik ez zentzu horretan. Internet Explorer, aldiz, ez da batere egokia eta, dudarik gabe, segurtasun arazo gehien ematen dituena da.

Bestalde, erosketa orok galdatzen duen diru transferentzia egiteko bi modu ezagutzen ditugu nagusiki: gure txartelari dagozkion datuak sartuta egitea, edo PayPal kontu baten bidezkoa. Bigarren aukera honi esker saihestu dezakegu hornitzaileei gure banku-datuak eman behar izatea, banketxearen eta dendaren arteko bitartekaritza papera jokatzen duelako PayPalek. Mota honetako kontu bat zabaltzea doan da eta azkar konfiguratzen da; gainera, gaur egun online denda gehienek onartzen dute horrela funtzionatzea. Azkenik, datu transferentzia modu seguruan egin dadin, lagungarria da HTTPS protokoloa delakoa jarraitzea: Hypertext Transfer Protocol Secure.

Segurtasun zeinua izan ohi da, baita ere, erosketa egiten ari garela, nabigatzaileko helbidearen barran https://onlinedendarenhelbidea ikusi edo irakurri ahal izatea. Ez bada hala, ez fidatu.

Eta azkenik, begibistakoa dirudien arren, oso gogoan eduki behar dugun beste aspektu bat zera da: neurri eraginkorrena denda fidagarriak aukeratzea dela, nahiz eta beti ez den erraza izaten. Zerbitzu ona eta azkarra eskaini behar du eta, adibidez, erositakoa hiru egunen buruan etxean edukiko dugula esaten badigute, bete dezatela. Baina, nola identifikatu ditzakegu denda serioak eta konpromisozkoak? Modu bakarra foroetan barrena nabigatzea da eta beste jendearen esperientzietatik eta iritzietatik ikastea. Ebay atariak, esate baterako, erosleei saltzaileak puntuatzeko aukera ematen die, informazio hori guztiontzat baliagarria delakoan.

Ustiatu ditzagun Sareak ematen dizkigun aukerak, bada ezpadako neurri batzuk hartuta, baina beldurrik gabe.

Publikazioa: http://www.gaztezulo.com/artikuluak/erosi-baina-bermez

#Androidapps Faltan botatzen dut…

Filed in android Leave a comment

Top-Free-Android-Apps

Gaur egun Play Storean kalitate ezberdineko milaka aplikazio aurki ditzazkegu. Baina, danak ez dira erabilgarriak edo behintzat ez ditugu egunero falta botatzen.

Dana asmatuta ez dagoenez,  aplikazio erabilgarri eta interesgarrientzat lekua ez da agortu. Horregatik, zuen iritzia jakitea gustatuko litzaidake.

Zein aplikazio botatzen duzu faltan?

Utzi iruzkin bat post honetan.

Ubuntu for Phone – Ubuntu on Tablet – Ubuntu for Android

Filed in miscellaneous | Ubuntu | Uncategorized Leave a comment

Azken eguneta mugimendu asko egon dira Ubuntu munduan. Pasaden urtean Ubuntu for Android aurkeztu zuten eta oraingoan Mahaigaineko gailuetatik Smartphone eta Tableten munduan sartzeko pausoa eman du Canocicalek.

Beraz, gaur egun, gailu mugikorrentzat Ubunturen hain bat sistema ezberdin aurkituko ditugu. Android! Kontuz! 2014. urtea Ubunturena izan daiteke!

ubuntu PhoneUbuntuTablets
Ubuntu for Phone - Ubuntu on Tablet

Atzo (Otsailak 21) aurkeztu zuten. Ubuntu sistema eragilea gure Smartphonarentzat. oker ez banago, Galaxy Nexus eta Nexus 4ean instalatu daiteke. Canonicalen asmoa 2013 bukaera 2014 hasiera aldera defektuz Ubuntu Phone duten gailuak merkaturatzea da.

Gaur egun, eskuz instalatu beharko dugu sistema eta ondorioz agur bero bat gure Androide maitagarriarentzat. Ondorengo orrialdean instalazioa burutzeko jarraitu beharreko pausoak dituzue:

http://www.omgubuntu.co.uk/2013/02/how-to-install-ubuntu-phone-tablet-preview-on-nexus-devices

Ubuntu Phone probatu ondoren Android sistemara itzuli nahi baduzue lotura hau gomendatzen dizuet;

http://www.tubuntux.com/2013/02/como-deinstalar-ubuntu-phone-y-volver.html?utm_source=twitterfeed&utm_medium=twitter

Nire gomendioa: ez instalatu. Sistema bat hain berria denea,  erroreak azaltzen dira eta sarean informazio gutxi dago hauek konpontzeko. Ubuntu Phone probatzeko irrikitan nago, baina itxaron beharko dut.

Sisteman zentratuz, oso ideia ona iruditzen zait. Ubuntu Smartphonean! ikaragarria! Argi dago, gaur egun Android sistema asko hazi dela, baina Linuxen oinarritutako alternatibak egotea ez da batere txarra. Irakurri dudanarengatik, Smartphonearen hardwareari errendimendu gehiago ateratzen dio. Androiden exekutatzen diren aplikazioak Dalvik izeneko makina birtual batean exekutatzen dira. Exkutatzen ari garen app bakoitzeko Dalvik makina bat exekutatzen da. Ondorioz sistema “moteltzen” da.

Ubuntu Phone sisteman ordea ez da horrelakorik gertatzen. Aplikazioak natiboak izan daitezke, edo html5ean oinarrituak ere.  Aplikazioa ez da gailu bakoitzarentzat programatu behar. Aplikazio berdina, Ubuntu sistema duten gailu ezberdinetan exekutatuko da.

Garatzaileentzako Ubuntuk SDK eta aplikazioen diseinurako gida bat atera du. (http://developer.ubuntu.com/get-started/gomobile/) . Oraindik ez dut erabat ikasi Android Appak garatzen eta jadanik beste gauza bat dut ikasteko!

…ikasten, ikasten, beti beti gure admimena zabaltzen…

Ona hemen Mark Shuttleworth Ubuntu Phone erakusten.

Tableten aldetik, Smartphonarekin gertatzen den berdina. Nexus 7 eta 10ean instalatu daitekeela uste dut. Azken, finean Canocicalek egindako mugimendu honi esker, gure Linux/Ubuntu ekosistema edukitzeko aukera izango dugu.

Puntu honetan gauza bat argi daukat. Ubuntu One zerbitzua asko hobetu beharko dute. Gaur, egun Ubuntu One-eko zerbitzariak oso motelak dira. Sinkronitzazioa askotan ez du ondo funtzionatzen. Gainera, web orrialdearen nabegazioa eta bertan aurkezten diren aukerak oso kaxkarrak dira. Dropbox eta Google Drive zerbitzuak argi eta garbi hobeak dira. Gainera, adi Mega zerbitzurekin, cloud merkatuan indarrarekin sartu da eta hau hasiera besterik ez da izan.

Kuriosidade bezala, Nexus gailuak eta android gailuak orokorrean dituzten botoi nagusiak (atzera, home, multi-ataza edo multi-tarea) ezabatzen dira Ubuntu Phone eta Tabletean. Dana, gure behatzekin kontrolatzen da. Erabaki ona? txarra? ez dakit. Ikusteko dago.

Ubuntu For Android

Ubuntu for Android

Puntu honetan pixka bat despistatuta egon gaitezke. Paden urtean Ubuntu for Android aurkeztu ziguten, eta oraingoan Ubuntu for Phone eta Ubuntu on Tablet. Ez da berdina? Ez.

Postean aipatutako lehen biak gure gailu mugikorrentzako sistema eragile puroak dira. Gailuan instalatuz gero, Android sistema ezabatzen dugu. Ordenadore batean, Windows izatetik Ubuntu izatea bezalako prozesuan bezala.

Ubuntu for Android ordean ez. Ubuntu for Adroid, Android sisteman instalatzen den kapa bat dela esan daiteke. Ez da Android sistema ezabatzen. Beraz, gure gailuan Android eta Ubuntu instalatuta izango genuke. Nahi dugunean, Android eta nahi dugunean Ubuntu exekutatzeko. Baina, honen abantail nagusia, Ubuntu sistema dock baten bitartez edozein PCrekin konektatu dezakegula, eta ondorioz, poltsikoan dugun Mahaiganeko sistema edozein ordenadoretan edukiko genuke.

Hau da web orrialde ofiziala:

http://www.ubuntu.com/devices/android

Ondoren, Ubuntu for Android funtzionamenduaren bideo bat.

Informazio gehiago eta oso interesgarria Xatakan:

Ubuntu moible a fondo: http://www.xatakamovil.com/sistemas-operativos/ubuntu-mobile-a-fondo

Ubuntu on tablets, toda la información: http://www.xatakamovil.com/sistemas-operativos/ubuntu-on-tablets-toda-la-informacion

, ,

TOP